Hemengo hamasei ipuinak gauza bat komunean baino ez daukate: guztiak oso laburrak dira, gehienetan hiruzpalau orri dituzte. Horrez gain, idazleak oso ezberdinak dira: Gabriel García Márquez, Slawomir Mrozek, Kiriñiko edo Bernardo Atxaga dira horietako etsenplu batzuk. Liburuan, atal bakoitzak ariketarekin datoz. Hala ere, ipuinak osatzen duten bilduma apur bat irregularra da, goi mailako istorioak gutxi dira.
Hementxe daude niri gehien gustatu zaizkit ipuinak: - Atxuriko miraria: Bilboko emakume aberats bat zendu baino lehen, bere dirua hiriko herren guztien artean banatzeko asmoz idatzitako utzi zuen. Hiru abokatuek egindako deialdira herren asko abiaratzen dira, baina nondik atera diren hainbeste zauritu? - Herri honetan gauza larri bat gertatuko da: ama batek susmo txarra dauka. Ez daki nondik etortzen den ideia hori, baina berak gauza larri bat gertatuko dela esaten du. Nahiz eta jendek entzutakoan barre egiten duen, pentsamendu ulertezin hori pertsonen buruan dabil. - Kilkerraren kantua: indio azal gorri bat hirira bere lagun azal zurienagana bisita bat egitera joaten denean, kaleetan zehar eta zarataren artean kilkerraren soinua entzuten du. - Zuhaitza: Agintaritzak esan duenez, bidegurutze batean dagoen zuhaitza moztu behar da auto istripu agertzeko zorian dagoelako.