What do you think?
Rate this book


155 pages
First published January 1, 2010
«–Orduan, zer egingo dugu?
–Nola saten zaio, ni ordez gu erabiltzeari?
–Maiestatikoa.
–Ba, maiestatikoa utzi sinposioetarako, mesedez».
«Bereiztu zenetik intimitatea berreskuratu zuen, Maite eta Telmo txikiari hilabeteko kuota ordaintzearen truke. Gainera, aitaren heriotzarekin, xamurragoa zitzaion intimitatearen erosketa hura. Merkeagoa, bederen. Eta merkeago erosteak biderkatu egiten du erositakoaren balioa, edo hori sinetsita bizi zen Telmo».
«Ez da larru-jotze kontu hutsa. Sexua ez da helburua, etxe baten erosketan hormen sendotasuna eta leihoen itxitura helburua ez den bezala. Kotizazioa da gakoa, zenbat balio dudan, non nagoen kokatuta, nor bizi den auzoan eta zeinek erosi nahi nauen. Horren arabera ezartzen digute baremoa, bestearen desioarekin kontrastean. Eta beste guztia gezurra da. Edo gutxienez, ez da egia».