Jump to ratings and reviews
Rate this book

Zomorrotu

Rate this book
Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak. Eremu lanbrotsu batean mugitzea hautatu du Aintzane Usandizagak: fokua pertsonaia batetik bestera pasatuz, perspektiba-aldaketak zalantzan jarriko digu ziurtzat geneukana, zer den erreala eta zer irudikatua. Autoeskolako irakasle sasifilosofoa, keinu bilduma egiten duen neska beti-jatorra, lesio bat eta landare asko zaindu behar dituen aita kezkatua, ikuspegi originalen bila dabilen musikaria lausoak dira pertsonaiak ere, labainkorrak haien arteko harremanak, anbiguoak sentimenduak. Bere behaketa erne, begirada ironiko eta idazkera doiaz, heldutasun handiko liburua ondu du egileak, enigmatiko bezain magnetikoa.

136 pages, Kindle Edition

Published February 16, 2023

21 people want to read

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
4 (11%)
4 stars
18 (50%)
3 stars
10 (27%)
2 stars
3 (8%)
1 star
1 (2%)
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
Profile Image for Laura.
199 reviews14 followers
August 22, 2023
Ez dago errealitate bakar bat, anitza da. Bakoitzaren esperientziak bestearen esperientzien periferia besterik ez dira. Eta honekin Usandizagak liburu eder hau egituratzea lortu du.
Profile Image for Idoia.
282 reviews4 followers
November 7, 2023
Ipuin desberdinez osatutako liburua hau erraz irakurtzen da. Pertsonaiak errepikatu egiten dira eta egoera berdinaren ikuspuntu desberdinak erakusten dizkigu autoreak.
Profile Image for Aitzi.
300 reviews2 followers
February 15, 2024
2,5 Ipuin ezberdinen kontaketak biltzen ditu.
1 review1 follower
February 13, 2026
Liburu sinple bat da, sakontasunik gabea, meditaziorik gabea. Narrazio sinplista bat, batxilergoko ikasle baten proiektu bateko ipuinen bilduma baten antzekoa izan litekeena
Displaying 1 - 4 of 4 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.