What do you think?
Rate this book


200 pages, Paperback
Published March 2, 2023
«Lokartu aurretik batez ere
-gogoaren ahulune zintzo horretan-
non edo han
erroak botaz gero
inork helduko ote dien
beren buruari galdetzen diotenei».
«Hain da erraza maite ez den jendearekin gozoa izatea».
«Hain da erraza maite ez denari barkatzea».
«Horixe aldatuko zen agian: duela hogei urte, dena zen bihar, eta gero eta gehiago da atzo. Ez dela egia esanen didazu, ohituraz batez ere, eta aunitz eskertzen dizut kontrapisua egitea, hori ere bada maitasuna».
«Hirurak elkarrekin ateratzen zineten kalera, eta bistan da hirukoak beti direla bi gehi bat. Bi baten kontra. Ahalik eta sarrien parearen parte izatea, horra gakoa».
«Errekaren ubidea beste bat da orain, dio izebak, zubia ere ez dago, igual abeltzainek moldatuko zuten. Aurretik doa, besteek ezin dituzte haren begi bustiak ikusi. Harriak ukitzen ditu isilik eta gero mintzatzen da, azalaren bidez esanen baliote bezala zer kontatu behar duen: berdin dio nola jartzen zaren, urak beti aurkitzen du bidea».