Jump to ratings and reviews
Rate this book

Bar Gloria

Rate this book
Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak.

192 pages, Paperback

First published January 1, 2022

16 people are currently reading
227 people want to read

About the author

Nerea Ibarzabal Salegi

2 books8 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
50 (17%)
4 stars
100 (35%)
3 stars
102 (35%)
2 stars
26 (9%)
1 star
7 (2%)
Displaying 1 - 25 of 25 reviews
Profile Image for Nerea.
47 reviews
February 20, 2025
lo he leido pq lo recomendó hofe en un podcast
me ha gustado, es cortito y costumbrista, pero ha habido partes en las que he perdido el hilo pq está escrito en hika y además ha sido mi primera novela en euskera
Profile Image for Pitz_itzi.
1 review
October 21, 2025
leituko dut berriz nozpait zeba nik uste gustatuko zaitela geiho biño hontakun in zait pixkot bola barkatu :(
36 reviews
January 10, 2023
Nerea Ibarzabalena lehena eta azkena ez izatea espero dut. Tabernako tirabirak kontatzdn ditu, eta garai bateko izkutatu beharrak, sexualitatea, sentimenduak eta emozioak. Izaera gogorreko ezkontideak, lanerako bakarrik. Eta horren inguruan berarekin ematen dituztenak. Denboran jauziak eginez kontatzen du istorioa, horrela lortzen du mugimendua, denborarik pasatzen ez den taberna eta bizimodu horretan. Deskribapenak zoragarriak, sentsibilitatez jositakoak. Ederra!
Profile Image for untxitxo.
228 reviews
March 13, 2023
Metaforak ta konparazioak arras arras onak, kriston elegantzia du idazteko orduen
145 reviews1 follower
March 24, 2024
Liburua ondo idatzita dago, baina ez dut batere konektatu istorioarekin. Pertsonaiak eta kontakizuna urrunak egin zaizkit, ez dakit. Gehiago espero nuen.
Profile Image for Elena.
5 reviews1 follower
April 26, 2024
Creo que de momento va a ser mi ultimo intento con las novelas en euskera. Escrito de una manera muy bonita, pero en realidad no cuenta ninguna historia.
Profile Image for txptx.
34 reviews
July 10, 2024
Ana eta Rakel🫂❤️‍🩹

“behean daude denak, prest, bizitzarako prest, eta Rakel ez. Erdibidean bizi da, damu zaharrez eginiko ohean, eta aukeratzekotan, beti aukeratzen du bezperakoa izatea.”

“Rakelek ere nahi luke hasieratik hasi, iturburu hotzetik salto egin harri malkartsuetan behera, itsasoratze bat aukeratu agian, baina ezin du. Etxe-tarte hau zain dauka beti.”

“Ana zabaldu egin da mostradore gainera eroritako ur putzu baten moduan eta ezin da atzera inon gorde, ez eskuekin batu.”
Profile Image for Asier.
60 reviews
December 17, 2024
Taberna bat, herri txiki batean. Hiru protagonista, euren bizipenen motxilarekin. Denboran atzera eta aurrera, oroitzapenak nola, hara-hona zirimolan, bizipen-txatalekin osatutako kontakizun aberatsa, idazleak aitortzen duen memoria linguistikoari arreta zorrotza eskainiz.

Kosta egin zitzaidan kontakizunean, idazkeran, erritmoan sartzea. Erabat harrapatu nau kontakizunak, idazkerak, erritmoak.

#datsegit #liburuak
Profile Image for Yannick Vergara.
310 reviews37 followers
January 11, 2025
Familia euskaldun esteriotipatuaren aitzakia hartuta, istorio motela, iluna, isilean gordetako emozioez blaitua eta itxaropen gutxikoa jorratzen du Nerea Ibarzabalek.
Hizkuntza zaindua kenduta, luze egin zaizkit ehun eta larogeita hiru orrialdeak, kostata konektatu ahal izan baitut nigandik hain urruti dauden pertsonaiekin.
Profile Image for DearZaiuuu ☀️.
10 reviews
March 18, 2025
Me ha gustado mucho la manera en la que está escrito, pero no me ha gustado la historia; no he conectado con ningún personaje. En resumen, y según mi opinión personal, es una historia que carece de sentido y me ha dejado muy indiferente e insatisfecha. No pretendo ofender a nadie con mi comentario; solo estoy compartiendo mi percepción.
Profile Image for Santy Portela.
Author 8 books5 followers
June 10, 2025
Muy buena novela. Costumbrista e íntima, que ahonda en el día a día de la familia que lleva el Bar Gloria. Resulta interesante la narración no lineal y la profundidad de los personajes, a pesar de la brevedad de la novela.
Profile Image for Marina.
616 reviews43 followers
October 17, 2024
tengo q releerlo cuando me encuentre ok pq el final no me ha penetrado en el cerebro. pero me ha parecido muy bien escrito solo que muy triste, acabado tal vez un poco de sopetón
15 reviews
July 2, 2025
Ez nau harrapatu. Kontatzeko modua nahiko liosoa iruditu zait eta gauza gehiegi irekita gelditu dira.
Profile Image for nochesita.
3 reviews
August 22, 2025
las costumbres como inamovibles y la esperanza-miedo a lo nuevo, querer salir. mu boniko mu euskaldun <3
8 reviews
November 7, 2025
Taberna bateko jabe eta langileen joan-etorriak oso modu samurrean kontatuta. Deskribapenak ukitu metaforikoez josita, ilunari argia eman dio Nereak, maisutasunez.
30 reviews
August 12, 2025
He leído la versión en castellano, me ha gustado mucho, la historia de una familia que podría ser aburrridisima pero consigue enganchar con una escritura rápida e inteligente. Los personajes me encantan. Nadie es bueno y malo, sino sencillamente son. Quizás lo único es aprovecharía más el recurso del pueblo y el entorno. Hay momentos que parece que puedes oler el río, y me parece muy interesante usar ese elemento! Increíble que una escritora tan joven sea tan sólida. De hecho, lo leí después de uno de Han Kang…y me gustó infinitamente más Bar Gloria
Displaying 1 - 25 of 25 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.