Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin. Aurreko liburuan (Ibaiertzeko ipuina) erakutsitako nortasuna eta dotorezia nabarmenak dira honakoan maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, ñabarduraz betetako estiloa, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna Bere laburrean gehiagoren gosez uzten gaituen testu perfektu bat.
Estilo, doinu, erritmo eta batez ere paisaiari erreparatuta nobela karibearra da. Idazkera sureñoa da. Deskribapen motel eta dotoreetan gelditzen dena. Sentimendu motelak behatzen dituen kapitaina berdin izan liteke Floridakoa eso euskalduna. Istorioa, maitasun iheskor ohiko bat da. Berezitasunik gabe. Alegia. Liburua hau letra ez baina melodía oroimenean uzten dizun jazz kantu motel bat da. Doinuaren sentsazioaz oroituko zara bakarrik. Luzera perfektua.
Patxaraz irakurtzeko liburua da. Idazleak karibeko erritmo lasaia primersn islatu du bere istorioan, bere pertsonaietan, bere deskribapenetan. Erantzunik gabeko galdera asko topatuko dituzu liburuan; Virgil, Maudey eta kapitain zaharra erantzuteko gai izan ez direnak. Irakurri ahala erantzunak bilatzen saia zaitezke; topatuko al dituzu?