Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.
Cursó estudios de Educación Física y de Filología Vasca, campo en el que se doctoró, además de formarse en piano y canto en conservatorios de Bilbao y Vitoria.
Arretxe ha desarrollado la mayor parte de su carrera en lengua vasca, siendo traducido de manera habitual al castellano. Inició su carrera literaria a principios de los años noventa, actividad que combina con conferencias y actividades musicales.
Además, Arretxe es un apasionado viajero, afición que ha plasmado en varios libros. También ha realizado incursiones dentro del territorio de la novela negra, de entre las que habría que destacar títulos como Sueños de Tánger.
Osteguna ez da edozein egun, bereziki gaztea bazara. Unibertsitatean ikasten dutenak parranda egiteko asmoz ateratzen dira, asteburuero bere herrietara bueltatzen baitira. Horregatik, ostegunekin lotuta daude hemen agertzen diren istorio gehienak, bere mutil protagonisten artean komunean dagoena ikasteko gogo gutxi eta mozkortzeko nahia handia baino ez daude.
Benetan, hemen elkartzen diren bost ipuin itzelezko dibertigarriak direla uste dut, tramengatik ez ezik, egileak erabiltzen duen hizkuntzagatik ere. Oso ohikoa da euskara eta gaztelera nahastea efektu barregariak sortzeko. Gainera, protagonistak bihurriak direnez, ondorio txarrak jasotzen dituzte gehienetan.
Esango nuke lehen eta hirugarren ipuinak nire gogokoenak direla, umorea hobekien kondensatzen dutenak eta. Bosgarrena antzekoa izan arren, sortzen duen emaitza pixka bat errepitakua iruditzen zait. Ordea, beste bi ipuin nahiko desberdinak dira, maitasun lortzeari eta ez ikasteko txuletak egiteari buruz hitz egiten dutelako.
Horregatik, hauek dira niri gehien gustatu zitzaizkidan istorioak:
- Tuna-fish komandoa: Jarduera fisikoa ikasten duten mutilak parrandaz parranda joateri ekiten diote eta famatuenak dira Farmazia ikasten duten nesken artean. Hala ere, hirugarren aktore bat agertzen denean, neska guztiek gihartsuak ahazten zaizkie eta begiradak tunari erreparatzen diote. Aldaketaren ondorioz, kirol mutilek menpeku bat antolatuko dute ostegunen zehar tunaren kontra, lapurtzen dizkie neskak berreskuratzeko.
- Malagueña salerosa: pisu batean lau lagun bizi dira. Beno, hobeto esanda hiru eta bat, besteak Ozpin deitzen diotelako mutil arraroari. Ozpin ia-ia beti bere logelan dagoen bitartean, beste hiru mutilek ostegun guztiak ustiatzen dituzte ligatzen saiatzeko, arrakasta barik. Hain zuzen ere, lagun bat Malagan oso erraza dela neskekin harremanak egitea kontatzen dienez, hiru ikasleek erabakitzen dute lehenbailehen hiri horretara joatea.
Irakurketa azkarra eta erraza, denbora pasatzeko ondo dago, baina ez da horrenbesterako ere. Hori bai, unibertsitatea bukatu berri eta bueltatzeko gogoak eman dizkit jajjaja. Lehenengo kontakizuna izan da nire gustokoena.
Liburu entretenigarria denbora pasatzeko eta irakurketa erraza. Beste aldetik, kontakizun hain laburrak izanik, ez dut istorio batekin ere ez konektatu.
Liburu hau ez da batere aktuala eta oso antzinakoa iruditzen zait. Hala ere, dibertigarria da eta irakur dezakezu euskaraz ikasteko. Egia esanda, erraza samarra da.
Hacia mucho que no leía un libro en euskera y me ha gustado la sensación. Cada capitulo es una historia diferente y es muy fácil de leer. Si quieres empezar a leer algo en euskera es una buena opción. Las historias eran entretenidas y divertidas, muy cotidianas.
Qué aburrimiento de libro por dios. Ya el hecho de que sea en Euskera me daba pereza pero el libro en sí ya es la caña... Maldito profe que nos obliga a leer esto.