Ezinezko amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria irabazi duen lana. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen kontalaria homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria; bestetik, dena beti erraza izan zaion mutil guapoa, aktorea, heterosexuala. Halabeharrak elkartu ditu Manchesterren eta elkarrekin bizi dira etxe berean; adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro. Sentimenduen mosaiko bat fintasunez marrazten asmatu du Irati Jimenezek; maiteminaren anabasa psikologikoa di-da ebakitzen diren esaldietan jasoz, gure garaiaren izaera eten eta nahasia atal labur eta azkarren bidez adieraziz.
Hasteko, esan nahiko nuke idazleak oso ondo idazten duela eta hainbeste lexiko dauka, non begiratu behar izan ditudan hitz batzuk hiztegian. Gomendatzen dut liburu hau, ez duelako misterio eta hilketa gaiak lantzen, baizik eta, ezinezko amodio bat. Eta ez dut, euskaraz, horrelako gaiari buruz irakurri orain arte. "Ez dakit nola egiten den. Baina batzuek egin egiten dute. Bizi egiten dira, kalkulatzen hasi barik zenbat falta den dena alferrik galdu arte. Esku artean daukatena gozatzen dute, usteldu, kutsatu, pikutara joango dela pentsatu gabe."
Lo he tenido que leer para mi clase de euskera, y ha sido un verdadero placer poder leer esta historia. Parecia como si de verdad estuviese escuchando a un hombre homosexual contandome su historia, y que decir de la manera de escribir, Dios.
Sin duda, es un libro que recomiendo mucho si sabeis euskera y las historias sobre personajes homosexuales