Jump to ratings and reviews
Rate this book

Hauts bihurtu zineten

Rate this book
"Eskua sartu, harria aurkitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi egin diezaion: hori egiten dizun edozein duzu ama, eta zutaz erditzen da, behin eta berriz, berarekin zauden bakoitzean."

Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz.
Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna.
Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz.
Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.

230 pages, Paperback

First published October 1, 2005

13 people want to read

About the author

Juan Kruz Igerabide

217 books2 followers
Juan Cruz Iguerabide Sarasola

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
2 (6%)
4 stars
9 (29%)
3 stars
12 (38%)
2 stars
6 (19%)
1 star
2 (6%)
Displaying 1 of 1 review
Profile Image for Asier.
60 reviews
August 26, 2021
Ea, zelan laburbiltzen dudan liburu honek laga didan aho-zaporea. Igerabideren eleberri ezagunena izango da hau, seguru asko, oso iruzkin onak jaso zituena bere garaian. Niri ere gustatu zait; ondo dago, atseginez irakurri dut eta gomendatuko nituen eleberrien artean sartuko nuke. Gustatu zaizkit idazlearen eskua eta idazkera, gustatu zait trantsizio garaiko giroa islatzeko ahalegina, gustatu zaizkit, oro har, argumentua, estiloa, tonua eta egitura. Baita pertsonaiak sortzeko gaitasuna ere. Baina, ez dakit, esango nuke egoera, harreman eta pertsonaia batzuk ez zaizkidala sinesgarri egin, tarteka gazteei zuzendutako idazlan baten tonua hartuko banio bezala. Txokolateak uzten duen zaporea laga dit, hortaz: gozoa eta mikatzaren artekoa.
Displaying 1 of 1 review

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.