Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak. Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari da arduraz.
Ipuin guzti-guztiak ikaragarri gustatu zaizkit, eta istorio bakoitza kapitulo bat beharrean liburutxo bat balitz ere bi aldiz pentsatu gabe osorik irakurriko nuke. Ez naiz ipuin laburren oso zalea, baina liburu hau izugarri ona da, estilo honen zaletuentzat zein beste edozeinentzat. Erabat erabat gomendagarria.