Jump to ratings and reviews
Rate this book

Lagun izoztua

Rate this book
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza. Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean. Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando —benetako izenez Josu—, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu. Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da sujeritzen zaiguna, irakurlearen gogoan izotz blokeen moduan noraezean geratuko den sentipen, ideia eta irudien mundu irudimenezko eta hala ere erreala.

436 pages, Paperback

First published November 28, 2001

3 people are currently reading
62 people want to read

About the author

Joseba Sarrionandia

64 books30 followers
Posía, ensayo y narrativa. Escritor prolífico.
Receptor de varios premios.

Conocido también por ser miembro de la banda terrorista ETA, condenado a 18 años (en total) de prisión en los años 80, de donde escapó. Fugado a Cuba, en 2021 vuelve a España con los delitos ya prescritos.

Miembro de Euskaltzaindia (la Real Academia de la Lengua Vasca) desde el 31 de enero de 1991.

Premio Euskadi de Literatura que le fue concedido en 2011.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
27 (34%)
4 stars
35 (44%)
3 stars
11 (14%)
2 stars
4 (5%)
1 star
1 (1%)
Displaying 1 - 5 of 5 reviews
146 reviews1 follower
December 3, 2024
Asko gustatu zait. Liburu berezia da, astiro irakurtzekoa: egitura, pertsonaiak eta istorioa ez dira ohikoak, eta bai hasieran bai liburuan zehar burua pixka bat moldatzeko lana egin behar da. Hala ere, irakurketa atsegina egiten da, istorioan hainbat elementu interesgarri agertzen dira eta oso ondo idatzita dago. Gomendatzen dut, motel irakurtzeko astia eskuragarri dagoenean.
Profile Image for Ezgaredanok.
3 reviews
April 21, 2008
It´s a great book, like the most of Joseba Sarrionandia´s. But...it´s written in basque... maybe you can find it in another language...

The story of the book is similar of the writers long exile (more or less, 20 years out of the Basque country). It´s not a biographical one...but he fell implicated in the story by the characters.
Profile Image for Dann.
148 reviews4 followers
February 4, 2021
Sarriren irakurritako liburua izan den arren, zeharo interesgarria liburua. Deskribapen oso interesgarriki zehatzak, pertsonai anitzak eta ildo ezberdinak oso ondo bateratuak. Amaiera, posibleki, prezipitatuegia, galdera ireki gehiegi uzten dituelakoan, edo.

Hori bai, hiztegia ondoan edukitzea komeni da, oso.
Displaying 1 - 5 of 5 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.