Jump to ratings and reviews
Rate this book

Bekatua

Rate this book
Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.
Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea.

96 pages, Paperback

Published September 27, 2023

1 person is currently reading
58 people want to read

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
18 (21%)
4 stars
42 (51%)
3 stars
16 (19%)
2 stars
5 (6%)
1 star
1 (1%)
Displaying 1 - 12 of 12 reviews
Profile Image for IAS.
238 reviews28 followers
October 1, 2023
Norbera bere etxekoekin bezala, neu ere kritika(egia) naiz euskaraz sortutako literaturarekin. Asko argitaratzen da, zorionez, baina dena ez da ona, ez. Ez du zertan, gainera.
Beraz, bidean honen moduko harribitxi eder bat topatutakoan bitan ospatzeko arrazoi: toma! txupitoa edan dezagun!
Izan ere, gertatu da. Iritsi da.
Bekatua.
Eta asko gustatu zait. Asko azpimarratu dut. Nobela-labur-barne -monologoa. Oso europearra, oso Ernaux, oso trendy, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza arin standar gaurkotuan. Barrokismorik gabe. Gurean hain ohikoak bezain gorrotagarriak diren justifikazio kilometrikorik gabe. Beste txupito bat barrura!
Emakume bat ez dagokion ohe batean munduaz hausnartzen. Ez da bakarrizketa bat, nirekin ari zela sentitzen bainuen. Txupitoa barrura!
Maite ditut gertakariaren iraupen bera duten kontakizunak eta,batez ere, maite dut bekatuak konpartitu eta desmitifikatzea. Txupito!
Oparitu ezazue. Irakur ezazue eta edan txupito arroxak lagunekin. Ze demontre!

Topa, idazle eta argitaletxe! Zorionak Goiatz eta Erein!
Txupitoak noren kontura?
Profile Image for Leirepal.
25 reviews1 follower
February 4, 2024
«Esnatzen denean ere behar du isiltasun hori. Orain bezala. Ez da bera kolpetik esnatu, saltoan jaiki eta martxan jartzen den horietakoa.»
Eta ze ondo bete duen Labandibarrek isiltasun hori, ezin izan diot irakurtzeari utzi
Profile Image for iRuñe :).
20 reviews6 followers
February 3, 2024
Oso ongi eraikitako eta antolatutako narrazioa iruditu zait. Hitz gutxirekin asko kontatzen digu protagonistak.

Hala ere erran beharra dut ez dudala match egitea lortu, izan ere harreman heterosexualen baitan ematen diren dinamika/zalantza asko, ikuspegi aldetik akaso landuak izateak egin du konexio handirik ez izateak. Hala ete iruditzen zait edozein emakume heterosexualek irakurri beharrekoa bere buruari espektatiba hegemonikoen aurrean (ezkondu, haurrak izan…) hainbat galdeta plantatzeko
This entire review has been hidden because of spoilers.
6 reviews6 followers
January 9, 2024
(9/10)

Bkaina iruditu zait. Hasi eta bukatu egiten da liburua, irakurraldi bakar batean edo pare batean. Nik behintzat, ezin izan dut askatu, erabat kateatuta. Erabat gomendagarria.
Profile Image for Luis.
814 reviews197 followers
May 12, 2025
Garaziren bizitza oso lasaia dirudi: 36 urte ditu eta aspalditik Asierrekin bizi da. Hala ere, dena aldatzen da bere klasekideekin parranda egitera joaten denean: hurrengo goizean beste leku batean esnatzen da, alboan dagoena ez da bere Axi. Mattin Filosofia ikasten ari da eta, antza denez, mutil horrek hogei urte baino ez ditu.

Liburu honetan, egia esateko, ez da ezer gertatzen. Hau da, orrien zehar Gazariren pentsamenduak bakarrik agertzen dira eta horiei esker neska honen bizitza ezagutzen dugu. Nire ustez, Mattin aitzikia hutsa da denari buruz hitz egiteko, argi dago maitekontuak iraganera begirada bat emateko balio duela: bete ez ziren ametsak, arinegi pasa den bizitza edo hartutako erabakien eragina. Horrez gain, esango nuke eleberrian ezin dela ezer originalarik aurkitu, alegia, istorio hau den bezala milaka edo daude, Garaziren arazoak oso arruntak baitira. Ekintzaren ezak eta istoriaren amaierak ez diote laguntzen.
Profile Image for Naiara Mugartza.
4 reviews
January 17, 2025
Zure bizitzan, zure egunerokoan, leku batetik bestera zauden egun horietan, segundu txiki bakarra zure buruarekiko, zure egunerokoarekiko, zure egunerokoekiko pentsatzea erabakitzen baduzu milaka hausnarketa nahasten dira zure garunean, ea zure bizitza zuok nahi duzuna, ala konformismo hutsa baden jakiteko. Garaziren kasuan, hausnartzeko tarte hori marrubizko txupitoa izan da. Eta liburu hau, horrelako une gehiago bilatu behar ditudalaren seinale.
4 reviews
January 19, 2024
Asko gustatu zait eleberri labur hau. Garazik bere gau bateko maitalearen alboan esnatzerakoan dituen burutazioak agertzen dira. Pentsamendu askorekin neure burua ikusi dut guztiz isladatuta. Modu ezinhobean idatzita pentsamenduak bata bestearen atzetik kateatuta. Pena hain laburra izatea...
Profile Image for Idoia.
272 reviews3 followers
February 17, 2025
Eleberri labur hau errez irakurtzen da. Bikote harremanen eta ama izateko grinaren eta zalantzen inguruko hausnarketa.
Profile Image for Olatz.
4 reviews
July 13, 2025
Ondo, irakurtzeko erreza eta laburra baina historioa sinplea da. Hala ere, ez dago txarto.
Profile Image for Lena.
3 reviews
August 19, 2025
Ti-ta batean irakurtzen da, benetan irakurlea bere hausnarketan murgiltzea lortzen duelako.
Primerakoa.Euskeraz azken boladan irakurri dudan hoberenatarikoa.
Deskubrimendu itzela Goiatz Labandibar.
Profile Image for Olatz Díaz Landa.
2 reviews
December 24, 2023
Interesgarriak dira Garazik egiten dituen hausnarketa guztiak eta autoreak nola jokatzen duen orainaldiarekin eta Garazik buruan dituen datu randomekin
Displaying 1 - 12 of 12 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.