Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain.
Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu-grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza.
Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan.
Asko disfrutatu det liburua irakurtzen. Mara eta Saioaren bihotzetaraino sartu nau liburuak. Pena ematen dit bukatzeak, beraien bizitzaren etorkizuna jakiteko gogoz gelditu bainaiz.
Gustatu zait. Polita irudiru zait, gehienbat musikarekin eta nire garaiarekin duen loturatekin. Bukaerak pixka bat hotz utzi nau, pare bat kapitulu gehiago nahiago nituzke, bukaera borobilago batekin. Hala ere, uste dut oso ondo dagoela eta bukaera ere, nahiz eta antsietate pixkatekin gelditu (😅) polita (baina azkarra) iruditu zait.