Jump to ratings and reviews
Rate this book

Sahara, herri bat erresistentzian

Rate this book
Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako su-etenaren ostean, sahararrek berriz ere armak hartu dituzte. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik. Marokoren okupazioak munduko harresi luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk jazartuta bizi dira eta beste batzuk errefuxiatuta, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioa, klandestinitatean sortu zen askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean. Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak, historiaren pasarteekin tartekatuz. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzatzen dira, baina okupazioa hasi zela 50 urte betetzear daudenean, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropena galdu. Sahararra bere nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten dion herria da.

277 pages, Kindle Edition

Published November 2, 2023

Loading...
Loading...

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
5 (50%)
4 stars
4 (40%)
3 stars
0 (0%)
2 stars
1 (10%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 of 1 review
11 reviews
May 18, 2026
Mendebaldeko Sahara egun lurralde okupatu, liberatu eta errefuxiatuen kanpamenduetan banatzen da. Kristina hiruretan egon den kazetari bakarretakoa da. Urte luzez bildutako testigantzekin liburu bikaina osatu du, Sahararen historia aztertuz hurbiltasunetik. Benetan gomendagarria, izugarri gustatu zait.
Displaying 1 of 1 review