Bukatu dut. Lehenengo esatea duela asko ez nuela nobela bat hartzen eta are gutxiago oporretan, bukaera ya etxean izan dala saltoa ikusi det. Nere buruari erakutsi diot zer den istorio batean sartzea eta zergatik kurtsoan zehar artikuluak eta poesia besterik ez dudan irakurtzen.
Liburuari dagokionez, Erakundearen bilakaera hartzen du XXI. mende hasieratik armagabetzeraino. Ezinbestekoa egin zait garaia ulertzeko, solte nitun gauzak, entzundakoak ta bereziki ez entzundakoak eraikitzeko ta zentzu horretan, idazleak Laurendiaren bizitzarekin iten dun ibilbidea, txapo. Bere kontraesan guztiak, bere etxea utzi ta Baionara ikastera doanetik, Baiona ttipiko giroan sartu, saltsetan bukatu, lagundu, sasietakoak etxean...eta dena ezkutatu behar; noiz erori ez jakin. Gero denbora salto handia dago bigarren zatiak, bake garaietarako prozesuan. Ta bereziki, bizitza honen bidez jasotzen da denbora tarte hauetan ematen diren eztabaida ta norabide politiko guztien bilakaera.
Literarioki enuke esango hain aberasgarria egin zaitenik, ez nuke esango nobela bezala itzela denik, nahiko arrunt baino idazleak kaptatu nahi duena ezinhobe, eta horrek harrapatu nau, garaiaz ezer ez jakiteak eta esan ahalko balitz bezala irakurtzeak.
Datu kuriosoa, iparraldeko batuan (ez dakit nola deitzen zaion) idatzia dago. Hasieran uste nun horrek irakurketa zailduko ziala baino arin ta gustora sartu naz.
(jeje, igartzen da nobela generoak eskatzen dula holako reseña bat. Barkatu no leo, reseña ahal izan deten moduan in det)
Liburu interesgarria, detaile nostalgikoez betea, euskaldunok ezagutzen ditugun tokiz eta erreferentziaz blai. Batzuetan denborak segitzea konplikatua izan daiteke, eta ez dut oso ongi ulertu bi garaien arteko jauzia, bapatean.