Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena; eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea Lizar Begoñak begirada eta estilo propioak erakusten ditu Igartza sariari esker idatzitako bere lehenengo eleberri honetan.
Banekien gusteko jatala, baia dana dala kriston sorpresa onak emon dostez. Lehenengo kapituloan amaieran ya ikusi dot zelan zan apur bet portadako irudien vibra ta hortik aurrera dana gorantza. Eguneroko bizitzan ta benidorren dekadentzian suuuuper deskripziño/irudi politek, ta hasiera ta amaiera genialak <3
Belaunaldi berdineko ahots bat irakurtzian sentitzen dan hurbiltasuna nabarmenduko nauke, lelengo aldiz sentitu doten zerbait izen da euskarazko liburu bat irakurtzerakuen, ta ze politxa izen dannnnn <3
Andonik eguberritan oparitutakoa :) Udako liburu erraz bat izango zela uste nuen, eta azkenean irakurtzeko erraza izan den arren lantzen diren gaiak gogor xamarrak iruditu zaizkit. Hala ere, disfrutatu egin dut eta hizkuntz nahaspila oso interesgarria iruditu zait. Ziur nago estatu inperialetan ez dagoela herri askorik liburu batean lau hizkuntz desberin itzulpenik gabe erabili ditzakeenak.
4.5/5 Uste baino gehiago gustatu zait. Ziurrenik, nire generaziñoko (edo oso hurbileko) idazlea delako Lizar Begoña. Pilarren kezkak eta egoera ulertu ditut, inguru hurbileko antza dituzten momentuak agertzen baitira. Hala ere, gustukoena beste pertsonaia nagusiaren pasarteak izan dira, ni neu eta nire adineko lagunen ikuspuntua eta bizitza oso ondo islatzen baititu egileak. Hausnarketa nahiko arina baina interesgarria ematen digu Lizar Begoñak.
Egungo gazteen bizitzaren erritmo azkarrak, apurtzaileak eta digitalak, Benidormen galzorian dagoen kiosko zahar baten irudiarekin talka egiten du. Euskal idazle gazte gehiago behar ditugu; gure kezkak plazaratuko dituzten egileak behar dira.
No ha sido la lectura que buscaba (una relativamente fácil para seguir leyendo en euskera, pues mi intención es sacarme el B1 el año que viene). Me ha parecido difícil de seguir, no he entendido muchísimas cosas —creo que tiene más metáforas, filosofía y reflexiones de las que yo soy capaz de asumir— y no he acabado de pillar la historia.
Lizar Begoñak Benidormeko udara eramaten zaitu. Hasiera batean oso ezberdinak diren bi emakumeren bizitza kontatzen du, bakoitzaren arazo eta beldurrak azaltzen ditu bizitza arruntari oda eginez. Biak beraien arazoie nola aurre egiten dioten kontatuz mundu zitalaren kontra.