Jump to ratings and reviews
Rate this book

Zoo

Rate this book
Paraje urruneneko kanpin galduenera bakardade bila doan familia, igerilekuko monitore gisa xox batzuk atera nahi dituen ikaslea, parranda-asmotan dabilen gazte-taldea, tribu osoa inguruan biltzen duten matriarkak, autokarabanak elkarri erakutsiz lehiatzen diren bikoteak, lehenbiziko muxua, lehenbiziko ligea, lehenbiziko adar jartzea probatuko duena…
Askotarikoa da kanpinetan mugitzen den fauna, eta horren lagin eder bat dakarkigu Goiatz Labandibarrek ipuin-bilduma istorio jostalari eta argiak, begirada zorrotz baina amultsua zuzentzen diotenak giza jendeari, gure ahulguneak umorez hartu eta opor giroari dagokion arintasunaz ospatzen dituztenak.

105 pages, Kindle Edition

Published February 8, 2024

6 people are currently reading
20 people want to read

About the author

Goiatz Labandibar

12 books2 followers
Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985) es licenciada en periodismo y ha trabajado en el ámbito de la comunicación y como guionista. Ha publicado varios libros de narraciones breves

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
12 (23%)
4 stars
15 (28%)
3 stars
20 (38%)
2 stars
4 (7%)
1 star
1 (1%)
Displaying 1 - 6 of 6 reviews
Profile Image for leeire.
21 reviews
September 4, 2025
ondooo, uste nuen gehio kostako zitzaidala irakurtzea baina nahiko arina egin zaitt 🫰🏼🫰🏼
Profile Image for Luis.
815 reviews197 followers
May 18, 2025
Hemen agertzen diren ipuinek kanping batera joaten diren pertsona batzuei buruz hitz egiten dute. Alabaina, hori da istorioek partekatzen duten ezaugarri bakarra, atal bakoitzeko pertsonaiek ez dutelako elkar ezagutzen eta haien artean ez dagoelako inolako loturik. Horrez gain, genero bat baino gehiago biltzen dira orri hauetan zehar: nahiz eta gehienak umore erakutsi, badaude drama hainbat etsenplu ere.

Hauek dira gehien gustatu zitzaizkidan ipuinak:
- Programa: protagonistak ordu batzuk darama itxaroten garbigailu bat ipintzeko asmoz, alemaniar batek jarri duen programa oso luzea delako.
- Azkura: Olaia haserre dago Josurekin, azken urteotan oporretan gozatzeko leku bakarti eta aspergarrietara joaten baitira, inorekin ez topatzeko Josu zeharo itsututa baitago. Horregatik, sakonaki antolatzen du bidaia, guztioi nora joango diren galdetu eta gero.
- Hamakaldia: Aimarrek atseden hartzeko izugarrizko gogoa du eta lo egitea baino ez du pentsatzen. Hala ere, Aitanak dena prestatu du Aimarrekin intimitate uneak izateko, bere amatasun sena seme-alaben bila dago eta. Baina, antza denez, Aimarri ez zaizkio umeak gustatzen.
- Iniziazioa: hiru emakumeek beren lehen aldia esperimentatuko dute. Adin desberdinak daukatenez, aurkituko dituzten esperientziak andre bakoitzarentzat bereziak izango dira. Hau da liburuaren arteko ipuinik ezberdinena.
16 reviews
August 12, 2025
Irakurterraza eta dibertigarria. Kanpinetako egoera ezberdinak modu barregarrian azaltzen ditu eta istorio bakoitzeko bukaerak puntu sorpresa bat jartzen die gehienetan.
Profile Image for Naroa Martinez.
18 reviews1 follower
August 25, 2025
Udarako (eta haur txikiekin) irakurtzeko oso atsegina. Kanpingetako benetako istorioak izan daitezkeenak umoretik hartuak.
Displaying 1 - 6 of 6 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.