What do you think?


FRANCESCO PASQUALEREN BOSGARREN ARIMA
Ratings & Reviews
Friends & Following
Create a free account to discover what your friends think of this book!
Community Reviews
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
March 14, 2026
Liburu hau momentu txarrean irakurri dut, ipuin edo kontakizun laburren bildumez saturatua harrapatu nauelako; eleberri bat irakurtzeko gogo biziak nituen eta oso egitura solteko beste ipuin bilduma bat da. Ondo idatzita dago, baina planteamendua ez zait batere ez gustatu. Espektatiben kontua izan da ziurrenik.
July 8, 2024
Unai Iturriagak eskribitu duen libururik onenaren aitzinean gaudela uste dut.Literatura letra larriz idatzia.Neretako hondar boladan euskal literaturak eman duen hoberenetariko sortze lana.Horrelako gehiago behar dugu!.
January 13, 2026
Ipuin desberdinen bidez, denak Francescoren bidez lotuak (batzuk gehiago, besteak gutxiago), XIX. mendeko Europa aurkezten zaigu. Interesgarriagoa egin zait testuingurua eta pertsonaien bizitzeko eta mundua ikusteko era, Francescoren bizitza baino. Ipuinetan nahikoa kontatzen da interesa pizteko baina gehienetan ez zaizkizu erantzun guztiak plater batean ematen eta denboran eta narratzaileetan saltoak ere badaude, eskertzen dena gaur egun.
Pentsatzen nuen Francesco izango zela protagonista nagusia eta bere bizitzan gehiago sartuko ginela, baina ez da horrela izan eta eskertzen dut. Testuinguruaren eta bizitzeko eraren panoramika bat aurkeztea askoz interesgarriagoa iruditu zait.
Hori bai, liburua irakurri eta gero, medikuntzan emandako aurrerapenak oraindik gehiago eskertzen ditut. A ze panorama
Pentsatzen nuen Francesco izango zela protagonista nagusia eta bere bizitzan gehiago sartuko ginela, baina ez da horrela izan eta eskertzen dut. Testuinguruaren eta bizitzeko eraren panoramika bat aurkeztea askoz interesgarriagoa iruditu zait.
Hori bai, liburua irakurri eta gero, medikuntzan emandako aurrerapenak oraindik gehiago eskertzen ditut. A ze panorama
May 27, 2026
Lasai irakurtzekoa da. Birritan ahal bada, lehenengoz gutxi gora behera gerturapena bigarrenean plano ezberdinak, kontatzen denaren ikuspuntu ezberdinak, erritmoa, etab. kontutan hartuta. Berezia da, ez denentzat, ez da lineala, beraz dena emanda irakurtzea gustatzen zaizuen horiek hobe beste liburu bat. Hizkuntza nola erabilita dagoen ikustea nahi duenarentzat oso ongi Ni ez nau ondo harrapatu, patxadaz behar da egin eta erabiltzen dituen baliabideak balioan jarriz.
Displaying 1 - 4 of 4 reviews


