What do you think?


Lasai, ez da ezer gertatzen
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta –bistan denez– luzamendutan galtzen ez dena.
Unknown Binding
First published February 1, 2014
Ratings & Reviews
Friends & Following
Create a free account to discover what your friends think of this book!
Community Reviews
Displaying 1 - 5 of 5 reviews
February 25, 2021
Gustatu zaizkit Malagonen mikroipuinak, batzuk beste batzuk baina gehiago, noski. Baina orokorrean oso lan txukuna.
January 22, 2023
Buah txabal, izugarri gustatu zait
January 18, 2019
Onera harritu nauen formatuan idatzitakoa, istorio oso laburrez osatutakoa. Asko gustatu zait.
April 18, 2022
Ipuin laburrak, orri batekoak, eta beraien artean konexio bat dago: bakardadea
September 7, 2014
Ipuin labur eta zehatzak. Halakoxeak esaldiak, laburrak; halakoxea estiloa eta idazkera, zehatza. Laburrak, baina amaitu ondoren soka luzea dakartenak. Jarrialdi batean irakurtzeko modukoak, arin; baina ez da hori modurik egokiena ipuin hauei ekiteko. Hobeto beste irakurketa batzuekin tartekatzea, lantzean behin 3-4 ipuin irakurri eta bakar bakarrik hausnarrean geratzea.
Displaying 1 - 5 of 5 reviews






