What do you think?

Gurpilak
Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, zenbat urtebetetze, zenbat herri-izen kabitzen dira espetxealdi batean? Kartzelara bisitan joatea ohitura baino gehiago bizimolde duen haur bat, gero nerabe, gero gazte. Eta kartzelan baizik ikusten ez duen aita. Xalotasunetik abiatzen da liburu honetako narratzailea, berak aukeratu ez duen matazan puskaz puska bidea aurkitu nahian. Mansilla de las Mulas. Daroca. Aranjuez. Etxea. Ezin ulertuak, gaizki ulertuak eta ulertu nahi ezak. Etxe izandako kartzela nola bihurtzen den badena. Errepide bazterreko jatetxeak eta harrapaketan jolastea. Etxea!
Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri.
Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri.
144 pages, Paperback
Published September 4, 2024
Ratings & Reviews
Friends & Following
Create a free account to discover what your friends think of this book!
Community Reviews
Displaying 1 - 17 of 17 reviews
October 30, 2024
Ze gogorra eta politxa aldi berdinian 💔❤️🩹.
- Zertan lan egiten duen galdetuko diodanean esan dit bere lana dela bizi den etxean dagoen harresia botatzea, eta harresi hori desagertuko denean itzuliko dela etxera.
- Ez dut jakin zer erantzun. Uste dut, jo ez zuten arren, egin ziotena ere tortura dela. Bere albora joan eta besarkada estua eman diot, burua laztandu dit eta berehala hasi da kozinatzen.

October 19, 2025
3,5 bat ematen diot, zehazkiago. Irakurketa interesantea da, jarraitzeko grina pizten duena, eta eskertzekoa da beti gai ez hain ezagunei buruzko ikuspuntuak ematen dituzten liburuak (kartzeletako tratu inhumanoa oso ondo islatzen du, adibidez); baina gai nahiko konplexuak modu sinpleegian jorratzen ditu ume baten ikuspuntuaz baliatuz, beste batzuetan ume horri bere adinez kanpoko iritzi garatuak eta biribilduak egokitzen dizkion bitartean.
October 29, 2025
Gustatu zait aunitzzz <3
October 9, 2024
Zebat gustatu jat! Motxiladun umeen egoera kariño handiagaz azalduta! Benetan merezi da!
October 20, 2024
Tristura. Borrokan jarraitzen dugu.
May 5, 2025
Benetan hunkigarria eta polita. Irakurri beharreko errealitatea.
Read
October 7, 2025Liburuaren muinean dagoen gaia garrantzitsua da eta oraindik jorratu beharreko gaia dugu egungo gizartean. Eztizen Artolak motxiladun ume baten bizipenak jaso ditu bere aurreneko Gurpilak nobelan. Hurbiletik landu du gai latz eta konplexu hau eta honekin esturik lotutako beste zenbait gai ere.
Irudikatutako errealitatea gogorra bada ere, liburua bera azkar irakurri eta erraz ulertzen da. Hori dela eta, baliagarria izan daiteke gai horietan murgiltzen hasteko, batez ere gazteentzat. Hala ere, eta narratzailearen perspektiba aukeratzean egindako apustua ulertzen dudan arren, tarteka narrazioa sinpleegia iruditu zait eta esplorazio konplexuago edo sakonago baten falta sumatu dut, gehienbat narratiboki baina zenbaitetan baita eduki aldetik ere.
Dena den, liburuaren kontra azalean bildutako hitzak berreskuratuz, "denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri" dizkio Artolak, eta hori aintzat hartu beharreko lana da. Bai eta emakumeek egindako lana, maiz ikusiezin eta aitortugabea, erdigunean jarri izana ere.

December 17, 2024
Itzela, zorionak Eztizen!
January 4, 2025
Zein gogorra motxiladun umeen bizipenak lehenengo pertsonan irakurtzea; baina oso beharrezkoa.
Zorionak, Eztizen, zure lehenengo eleberriagatik!
Zorionak, Eztizen, zure lehenengo eleberriagatik!
March 4, 2025
Liburu beharrezkoa motxiladun umeen bizipenak ezagutzeko.
Maite zaituztegu!
Maite zaituztegu!
March 14, 2025
Ederra!
September 17, 2025
ze bortitz ta eder aldi berien
December 25, 2025
Motxiladun haur batek bere esperientziaz idatzitako liburua. Egunerokoa, bidaiak, bisitak, askatasuna… Haien errealitatera gerturatzen laguntzen diguna.
January 7, 2026
Hunkigarria.
August 24, 2026
ederra eta gogorra. umea hazten ari dala igerten da, eta erreferentzia ikonikoak <33 batzuetan narratzaileak gehiegizko azalpenak, sugeritzea falta izan jat. gai konplexua eta ikuspuntu ezberdina.
September 26, 2026
haur baten egirada inozentetik hain esperientzia gogorra kontatziak gordin-gordine baino aldi berian ederra iten du liburue
December 9, 2025
Oso erraz irakurtzen da baina ze polit
Displaying 1 - 17 of 17 reviews