Jump to ratings and reviews
Rate this book

Bisita

Rate this book
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, baina, gauza harrigarria, ez du lur hartu ez Dakotan ez Minnesotan, baizik eta Anoeta herriko Soroeta baserriaren pareko artasoroan, bertako seme Ilipontxoren eta aldameneko Anttonioren begi harrituen aurrean. Goi mailako bilerak eta krisi kabineteak eratu dira NASAn, Etxe Zurian, munduko gobernu guztietan eta baita Eusko Jaurlaritzan ere. Nor dira estralurtar horiek? Nondik datoz? Zer nahi dute?

173 pages, Paperback

First published October 14, 2024

6 people are currently reading
91 people want to read

About the author

Mikel Pagadizabal Amiano

1 book1 follower
Zuzenbidea eta arte-ikasketak ikasia den arren, telebistako gidoilari, aktore eta aurkezle gisa da ezaguna, besteak beste Wazemank, Brinkola, DBH, Herri txiki-Infernu handi saioei esker. Horrez gain, antzerki lanetan ibilia da, eta baita zinemarako gidoigintzan ere.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
13 (16%)
4 stars
31 (39%)
3 stars
28 (35%)
2 stars
7 (8%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 11 of 11 reviews
Profile Image for Gotchu.
265 reviews19 followers
January 12, 2025
Oso-oso dibertigarria. Benetan, barrezka igaro dut irakurketa osoa. Euskal topiko guztiak tratatzen ditu, Vaya Semanita-k egiten zuen moduan, baina ez da astuna egiten. Egia esanda, ez dauka zientzia fikziozko ezaugarri asko; fikzio espekulatiboa dela esango nuke. Plater egalaria lur hartzen du Gipuzkoa erdian eta kristona muntatzen da. Hortik aurrera dana da umorea. Laburbilduz, oso gomendagarria.
39 reviews1 follower
May 14, 2025
Irakurterraza, eta umorea ere errexa (ez txarra ordea!).
Profile Image for Teresa.
38 reviews
March 10, 2025
Euskera ikasten ari naiz eta liburu hau izan da nire lehenengo liburua euskeraz. Gustatu zait, grazia egin dit ☺️
Profile Image for Lide.
2 reviews
August 26, 2025
Oso dibertigarria. Cringe pixkat emango zuela uste nuen, baina bat ere ez, benetan barregarria da. Biziki gomendatzen dut!
Profile Image for Andrea Lizeaga Gonzalez.
1 review
February 7, 2025
Irakurketa arina eta atsegina. Eskertzekoa da euskal literatura serio eta sakonetik urruntzen den eleberritxo bat irakurtzea.
Profile Image for Kroroppu.
62 reviews
June 13, 2025
Euskara praktikatzeko liburu aproposa da. Premisa ez da gehiegi garatzen, OHE bat heldu eta bisita horrek gizartean sortzen dituen erreakzioak deskribatzen ditu liburuak. Ia amaierara arte komediazko pelikula bat ikusten egongo bazina dirudi. Egia da, amaiera aldera interes eta komedia hori galtzen doala. Hala ere, irakurketa lasai eta atsegin bat izan da.
Profile Image for Aomame.
1 review
August 21, 2025
Izugarri dibertigarria. Eskertzen da euskal literaturan arintasun apur bat. Barrez lehertu naiz pasarte askotan. Udan irakurtzeko paregabea da.
Profile Image for Aitor Basarrate.
11 reviews
October 11, 2025
Ez dit bilatzen nuen ezer eman, igual gauza hobeagoak eman dizkit. Dena den, irakurketa polita izan da barte askorekin. Faltan botatzen nuen horrelako "euskal-humorea".
25 reviews2 followers
January 19, 2026
Erraz irakurtzen den liburu oso absurdoa eta barregarria. Ni bezalako frikientzat, bigarren zatia mese!
Profile Image for Irakurzale.
7 reviews1 follower
January 18, 2026
Azkenaldian euskaraz irakurri dudan libururik dibertigarriena, zalantzarik gabe. Pagadik ironia eta umorea maisutasunez erabiltzen ditu euskal gizarteari eta sistema politikoari egurra emateko, errealitatea parodiatuz. Estiloarekin bete-betean asmatzen du gainera, pertsonaia eta egoera anitzen bidez bizi garen munduaren absurdua islatuz. Irakurtzen erraza eta oso atsegina!
Displaying 1 - 11 of 11 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.