Liburu hau ipuinez osotutakoa da. Sarituta dago. Gero eta ziurrago daukat liburuak saritu egiten dabenak eta nik ez daukagula gustu bardina. 6 ipuin dagoz. 3na dana jarraian idatzita dago. Ez punturik ezta komarik ere! Dana jarraian. Ezin gustora irakurri. 4na, zelan joango zan asmatu neban, eta ez naz horretara ibilten, baina asmatzekoa zan. Bigarrena eta azkena bai gustatu jataz, benetan ipuin bi honek, nire ustez, merezi izan dabe. Ez neban idazlea ezagutzen, baina orain, Itziar Otegiren liburu bat irakurri dot. Emongo deutsot beste aukera bat hurrengo liburuetan!
Itziarrek ederki idatzitako bost istorio ekartzen dizkigu liburu honetan. Errealitate gordina ardatz, egunerokotasunean oinarritutako istorioak biltzen ditu, denak kontu handiz idatziak daudela nabari da.