Jump to ratings and reviews
Rate this book

Zebrak eta bideak

Rate this book
Gazte bat, ezezkorik esan ezin diona bere etxeko terrazan Ikeako iragarki bat grabatzeari. Emakume bat, haur jaioberria gauez esnatzearen beharrak obsesionaturik, edozer egiteko prest dagoena idazten ari den ipuina amaitzeko. Iraganeko gertakari tragikoa, ustez desiratutako bizitzaren zimenduak astintzera itzuli dena. Noraezean dabilen nerabea, askatasunaren konplexutasunak ezinbestean kolpatuta. Beste emakume bat, ekilibrioak egiten dabilena pultsio basati batekin eta bultzatzen duena bere baitatik ihes egitera, gertatu beharrekoari gertatzen uztera. Ama-emazte eredugarria, hoteleko ohe handiegiaren izara artean katramilatu dituena desirak, beldurrak eta marra gorriak.

Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat.

Ahots propioa, estilo fin eta zuzena eta erakarmen-indar handiko istorioak dakartza Loiolak berriz ere; beti giza harremanei eta emozioen euste-hormen pitzadurei so, xehetasunari eta keinuari adi.

Liburuko azken kontakizunak ematen dio izena: Zebrak eta bideak.

144 pages, Paperback

Published October 24, 2024

1 person is currently reading
16 people want to read

About the author

Nerea Loiola

7 books12 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
5 (16%)
4 stars
17 (56%)
3 stars
5 (16%)
2 stars
2 (6%)
1 star
1 (3%)
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
Profile Image for Midna.
153 reviews20 followers
March 2, 2026
Irakurketa kluba baterako liburu ideala izango da, beharbada, baina niretzat nahiko basiko geratzen da bere "hausnarketa" eta emakumeen traumak esploratzerakoan. Gainera ez dit graziarik egin ipuin ia guztietan animalia bat hiltzea emakumeen krudelkeria eta eritasun mentalak errepresentatzeko. Guztiz ulertzen dudala erabilera metafora literario bezala, baina nahiko metafora alferra eta imaginazio gutxikoa iruditu zait, batez ere, bigarren edo hirugarren ipuina irakurri ostean, ez dakit, animaliak sartuko badituzu, behintzat egin zeozer desberdina beraiekin ipuin bakoitzean.

Goza dezatela Batxilergo ikasleek, niretzat errepikakorregia eta literatura kontemporaneoak dituen arazo askoren errepresentazio bikaina da ipuin bilduma hau.
Profile Image for Maia.
6 reviews
June 1, 2025
Enaiz goatzen oso ondo baño azkeneko ipuina asko gustau zitzaiten.
Displaying 1 - 4 of 4 reviews