Mediterraneora etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri. Protagonista bera da kontatzailea, eta idazkera dotore bezain biziz, pausatu bezain adierazkorrez doa kontatzen gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere. Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak maitasuna, heriotza, seme-alabak... mundu honetako gure igarotzeari zentzua ematen diotenak.
Sinopsia irakurrita, argi nuen liburu hau irakurri nahi nuela, baina irakurtzen hasi naizenean erabat harrituta utzi nau idazlearen lumak. Zein sentsibilitatea sentimenduak adierazteko, zein maisutasuna doluaren errealitatea deskribatzeko💔 Azkar irakurtzen da, baina ez da azkar ahazten. Oso gomendarria❤️
Laburra eta ziztu bizian irakurtzeko moduko eleberria. Emakume heldu batek bere bikotea galdu eta maitasuna berraurkitzeko prozesuan egiten dituen hausnarketa eta gogoetak narratzen ditu.
Ausart heltzen dio suizidioaren gaiari. Hausnartuarazi egiten du maiz irrifartxoa ateratzen dizularik. Literariokinagian ez da bikaina, baina gozamena ziurtatua dago.