Itziar Otegi Aranburuk 1972an jaio zen Oiartzunen eta Gasteizen bizi da gaur egun; ikasketaz eta lanbidez itzultzaile-interpretea, literatura unibertsaleko hainbat egile euskaratu ditu, haurrenzako album bat ere idatzi du, baina Kutxaren Donostia Hiria ipuin-bilduma saria eskuratu duen hauxe izango du helduen literaturako lehen argitalpena. Askotariko giro eta pertsonaiak eta tekniken aniztasuna erakusten ditu ipuin-liburu honek, idazkera garbi, aberats, ñabarduraz betearekin. Familiako arrantzale-tradizioari uko egin ondotik aita hil-hurrena ikustera doan gizona, seme-alabei aholkuei muzin eginda, Mediterraneoko apartamentua saltzera bera bakarrik doan emakume adindua, Genevan alokairuan hartu duen etxean aurreko maizterraren arrastoarekin obsesionatzen den funtzionarioa Ezinegonaz mintzo zaizkigu istorio hauek, ez hango ez hemengo ez sentitzeaz, denboraren igarotzeak gugan uzten duen lorratzaz
Zuzenbidea eta arte-ikasketak ikasia den arren, telebistako gidoilari, aktore eta aurkezle gisa da ezaguna, besteak beste Wazemank, Brinkola, DBH, Herri txiki-Infernu handi saioei esker. Horrez gain, antzerki lanetan ibilia da, eta baita zinemarako gidoigintzan ere.
Oso-oso dibertigarria. Benetan, barrezka igaro dut irakurketa osoa. Euskal topiko guztiak tratatzen ditu, Vaya Semanita-k egiten zuen moduan, baina ez da astuna egiten. Egia esanda, ez dauka zientzia fikziozko ezaugarri asko; fikzio espekulatiboa dela esango nuke. Plater egalaria lur hartzen du Gipuzkoa erdian eta kristona muntatzen da. Hortik aurrera dana da umorea. Laburbilduz, oso gomendagarria.
Euskara praktikatzeko liburu aproposa da. Premisa ez da gehiegi garatzen, OHE bat heldu eta bisita horrek gizartean sortzen dituen erreakzioak deskribatzen ditu liburuak. Ia amaierara arte komediazko pelikula bat ikusten egongo bazina dirudi. Egia da, amaiera aldera interes eta komedia hori galtzen doala. Hala ere, irakurketa lasai eta atsegin bat izan da.
Ez dit bilatzen nuen ezer eman, igual gauza hobeagoak eman dizkit. Dena den, irakurketa polita izan da barte askorekin. Faltan botatzen nuen horrelako "euskal-humorea".