Jump to ratings and reviews
Rate this book

Antropozenoaren nostalgia

Rate this book
Hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptomoneten meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak, gizakien eta makina adimentsuen arteko interakzio problematikoak, Lur planeta aspaldi suntsituan lagin arkeologikoak jasotzera datozen kosmonautak…

Egungo munduan nahiz balizko geroan kokaturiko 16 istorio hauetan Patxi Iturregik, askotariko argumentuak asmatzeko irudimen oparoaz gain, bakoitzari dagozkion hizkuntza doia eta ikuspuntu aproposa sortzeko dohaina erakusten du, obra zabala osatua duen puntako ipuingilearen eskarmentua eta gizartearen aldaketa etengabeei erne dagoen begirada gaztea bikain uztarturik.

176 pages, Paperback

Published February 18, 2025

3 people are currently reading
4 people want to read

About the author

Nautika ikasi zuen Portugaleten eta ozeanoetan barrena ibili zen zenbait urtez. Gaur egun, jaioterrian bizi da eta bertako euskaltegiko irakaslea da, baina kresalaren usaina ez da desagertu bere bizitzatik.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
1 (12%)
4 stars
2 (25%)
3 stars
2 (25%)
2 stars
2 (25%)
1 star
1 (12%)
Displaying 1 - 2 of 2 reviews
Profile Image for Luis.
814 reviews197 followers
July 3, 2025
Nahiz eta orain dela egun batzuk liburu hau amaitu nuen, momentuz ez dakit zer bilatzen zuen idazleak idazteko orduan. 

Hasteko, argi daukat etorkizuna edo zientzia fikzio mota bat garatzea ez zela bere helburua: bizpahiru istorio izan ezik, gainerako gaur egun girotuak daude. Bestalde, ia-ia ez dut gogoratzen egin dudan irakurketa, alegia, egileak asmatu zituen narrazioak ez naute harrapatu bai bere ideiak ez zirelako hain originalak, bai bere egiturak ez zirelako inora heltzen. Gustatu zaidan ipuin bakarrak Borgesen Aleph-a imitazio nahiko ahul bat garatu zuen, baina ezin dut ipuin bilduma honi buruz gauza on gehiago erantsi.
1 review
October 1, 2025
Pasa den astean oparitu zidaten liburu hau eta atsedenik hartu gabe irentsi dut azken asteburuan. Istorioak gaur-gaurkoak eta irakurterrazak dira eta esan behar dut haietako batzuk asko gustatu zaizkidala, esaterako, "Txerriburuak", "Karrera berriak", "Think global, act local"... Nire ustez, egileak oso ondo konbinatzen ditu errealismo eta zientzia fikzioa. Azkenean horrelako ipuin gehiago irakurtzeko gogo handiarekin gelditu naiz.
Displaying 1 - 2 of 2 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.