Jump to ratings and reviews
Rate this book

Agur, Euzkadi

Rate this book
Lauaxeta berpiztu eta Egunkarian lanegiten duen kazetari gogaitu batekin elkartuko da. Garai hartako abertzaletasuna eta gaurkoa aurrez aurre ariko dira. Euskal Herriko hainbat mendi eta herrietan ibiliko dira olerkaria eta kazetaria aberria, hizkuntza, maitasuna, progresismoa, heriotza eta Juan Luis Zabalak kezka-iturri dituen beste gai batzuen inguruan solasaldi aski erakargarriak eginez. Dena den, mintzagai batzuk behartuta-edo daudelako irudipena izan dugu. Alegia, idazlearen kezka izateak eta liburuan txertatzeak ez diola askotan ekarri handirik egiten kontaketari. Betikoa. Egilea kontatzen ari den horrek autonomia izan behar du, eta, asmatutako pertsonaien mesedetan, idazlearen hainbat kezka izkutatu ere egin beharko lirateke. Hala ere, dudarik gabe, egileak hauta dezake hori ez egitea. Eta kitto.

Liburua, finean, bizitzari buruzko hausnarketa bezainbat da heriotzaren ondorengo irudikapena. Biak estu-estu lotutako eta elkarren segidako denbora-tarte gisa uler ditzakegu: bizitza zein heriotza. Baina zertxobait gehiago ere ondoriozta dezakegu: bizirik iraun duen bitartean “bizi” ez den baten heriotza askoz ilunagoa izango da beldurrik gabe bizi izan denarena baino. Beste modu batean esanda, bizitza hau ankerra, petrala, latza eta etsigarria izan daiteke, baina besterik ez dugu ezagutzen. Oraingoz behintzat.

Beraz, ez ahaztu, bizirik gauden bitartean irakurri beharreko liburua dugu “Agur, Euzkadi”.

92 pages, Paperback

First published January 1, 2000

4 people want to read

About the author

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
2 (18%)
4 stars
0 (0%)
3 stars
6 (54%)
2 stars
1 (9%)
1 star
2 (18%)
No one has reviewed this book yet.

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.