Jump to ratings and reviews
Rate this book

Kandinskyren Tradizioa

Rate this book
Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela. Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna.

88 pages, Paperback

First published January 1, 2003

1 person is currently reading
6 people want to read

About the author

Ramon Saizarbitoria

27 books15 followers
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n “Kapitaina” ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Nobelagile handia da egilea: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001 (jatorrian Gorde nazazu lurpean liburukoak izanik, argitarapen berri bat izan zuten: Gudari zaharraren gerra galdua [2000], Rossetti-ren obsesioa [2001] eta Bi bihotz, hilobi bat [2001]), Kandinskyren tradizioa (2003), Martutene (2012) Euskadi Literatura Saria 2013, Kritika Saria 2012 Euskarazko Narratiba Saria, 2012ko 111 Akademiaren Saria eta finalista 2013ko Espainiako Sari Nazionalean eta, Martutene (2013), gaztelerazko bertsioa da, egilearen azken liburua.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
1 (2%)
4 stars
7 (14%)
3 stars
21 (42%)
2 stars
13 (26%)
1 star
7 (14%)
Displaying 1 - 2 of 2 reviews
Profile Image for Laura.
195 reviews14 followers
January 3, 2024
Liburu deserosoa oso, neurri batean ezagunegia egiten zaigulako hemen kontatzen dena.
Displaying 1 - 2 of 2 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.