Jump to ratings and reviews
Rate this book

Dena zulo bera zen

Rate this book
Sute arrisku handieneko urte-sasoia da kanikula, uda-mina, eta hark ematen dio izena liburu honetako sei istorioetan lehenari. “Nor zara?”, galdetzen dio pertsonaietako batek besteari. “Ur asko eta beste elementu batzuk, zu bezala”, erantzuten dio.

Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Inoiz baino gorputzago sentitzen den jendea —hortzak, hazia, hezurrak—, eta, tarteka, inoiz baino hondakinago, zakarrak eta ametsak, biak, eguzkitara ateraz.

Hendaian, Irunen, Hondarribian, Bordelen, Donostian, Koh Phanganen, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat —eta ondorioz lehena— Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan.

196 pages, Paperback

Published October 1, 2025

17 people are currently reading
126 people want to read

About the author

Eider Rodríguez

25 books98 followers
Eider Rodríguez Martín (Rentería, 1979) es periodista, editora, traductora y guionista. Ha publicado hasta el momento el volumen de relatos Y poco después ahora (Ttarttalo, 2007, publicado en versión original como Eta handik gutxira gaur, Susa, 2004). Carne es la versión castellana, realizada por la propia autora, de su segundo libro, Haragia (Susa,2007). En la actualidad vive en Hendaya.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
49 (44%)
4 stars
50 (45%)
3 stars
11 (10%)
2 stars
0 (0%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 8 of 8 reviews
Profile Image for june.
22 reviews2 followers
January 9, 2026
azkeneko ipuinak k.o utzi dit
9 reviews
December 15, 2025
Eiderrek irakurleari: tori istorio hauek eta egin haiekin nahi duzuna. Eta ez dakit nola, baina azkenean irakurlearekin egiten du Eiderrek nahi duena. Chapeau ❤️
38 reviews
January 30, 2026
Definizio bat; Zuloa: amildegia, hutsunea, existitzen ez dena. Eskaintza bat liburuaren lehen orrialdean, Eiderrena: Gozatu zuloaren geruza ezberdinez, erorketa on! Amildegiak definitzen du ipuin bakoitzeko pertsonaien erlazioak. Bikote harremanak, heteroak gehientsuenak, lagun artekoak eta kakots artean “lagun” artekoak. Denen artean arrakala bat, distantzia bat eta isiltasuna, ekintza sotilekin betetzen dutena. Eiderrek ogi apurrak tentuz uzten ditu arrunt diruditen ipuinotan, ondo hausnartutakoak, beti iradokitzaile, loturak egitera garamatzatenak. Gorputzaren beharrak asetzera eramaten du Ixabel lehen ipuinean, abenturara irmoki bermatuz gorputzaren dekadentzia gaitzesezinari bidea malkortsu eginez. Limonada maitaleen mesanotxe ondoan ohiko ohetik kanpo esnatzen diren goiz horiek eta desintoxikazio tratamendu bat. Lagun arteko arrakalak beti bezain mingarri, oin-puntetan aldentzen direnak sarritan, adiorik gabe. Laguna berriro aurkitzen dugun arte… alferrik, mende bat bien artean. Zerk garamatza egoera hoietara? Non geratzen dira ametsak? Eta amesterik ez dutenak? Eta amestu ondoren nahi ez duzun bizitza batetara eramaten baldin bazaitu? Zuloek irentsi egiten gaituzte, batzuetan erortzera garamatzate bestetan salto egitera. Besteen zuloek aldiz, helburu ezjakinik gabe hasten direnak, helburu ezjakinik gabe amaitzen direnak bainan zulatzen ari diren bitartean bikoteak batzen dituena. Zentzugabekeriaren korapiloetan katramilatuta baina egiazko iruditzen zaizkigunak, gure eskuekin harramazka husten ditugunak. Eta itxurakeria, izatea nahi duguna eta garenaren artean, lotsak, besteengan perfekzioaren distira, gizarteratzeko prest. Guzti hori eta gehiago ipuin hauetan, maisuki adierazita Eiderren eguneroko kontakizunekin, xume baina sakon. Eta mikropoesia zatitxoak lantzean behin: “Eguzkiak trapezio bat marrazten zuen egongelako lurraren gainean… pasaera bakoitzean erreparatu zion edertasun printza hari, harik eta eskegitzeko arropak zeramatzan baldea albo batera utzi, oinetakoak erantzi eta argizko forma haren barruan kuzkurtu zen arte” (9or.) Edota, “Bainua hartu eta gero, hondar eskukadak ukabilaren zirrikitu batetik ahalik eta meheen isurtzera dedikatu zen, higaduraren edertasunean kontzentratuta, bukle atsegi hura honda zezakeen elementu bakarra bera zela onartuz.” (21.or).
Profile Image for Mr. Mercedes.
84 reviews
January 25, 2026
Gogokoenetik hasita:
Kanikula
Ahate bihotz
Kraterra
Itsasoak eta hondakinak
Zuloa
Urpekariak
Displaying 1 - 8 of 8 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.