Liburuari 4,5 izar eman dizkiot, benetan liluratu nauelako.
Liburu labur bat da, baina edukiz oso sakona. Bi lagunen arteko adiskidetasun istorio eder bat kontatzen du, eta nire kasuan, gai honi buruzko liburu gutxi irakurri izan ditut, beraz, benetan berezia iruditu zait.
Liburua irakurtzea oso erraza da, kapituluak laburrak eta arinak direlako, baina, aldi berean, mezu sakon eta hunkigarria du.
Haurtzaroa eta nerabezaroa erakusten ditu, adiskidetasunen konplexutasun guztiak biluztuz eta akatsak egitea bizitzaren parte dela gogoraraziz. Ez du “onak” edo “gaiztoak” bereizten, eta horrek istorioa are errealago bihurtzen du.
Baina liburuak ez du soilik tristura edo sakontasuna eskaintzen; aldi berean, oso dibertigarria da. Egileak umorea eta nostalgia modu naturalean uztartzen ditu, eta orri gutxitan hainbeste emozio sentiarazten dizu, non guztiz murgildu egiten zaren istorioan. Irakurtzen ari zarela, barre egin, negar egin eta iraganeko uneak gogoratzen dituzu, eta hori benetan esperientzia ahaztezina da.
Nire kasuan, 2000. urtekoa izanik, guztiz identifikatuta sentitu naiz liburuan aipatzen diren erreferentzia guztiekin. Belaunaldi horretakoa bazara, oso posible da zuk ere istorioarekin bat egitea eta zure gaztaroa berriro bizitzea. Ez dut askoz gehiago gehitzeko, baina gomendatzen dizuet irakurtzea, batez ere 90eko, 2000ko edo 2010eko hamarkadetan jaio
Liburu txiki bat, baina benetan handia bihotzean.