Izenburua ironikoa da. Batez ere azpimarratu nahi dut edozein lerrotze filosofikoren eta zientifikoren atzean, beti dagoela esperientzia estetikoa, hau da, sentsibilitatea, boterea eta borondatea. Hori da printzipioz ideia nagusia. Hein handi batean ere tratatu bat da, jorratzen ditudan gai asko zientifikoak, ekonomikoak edo politikoak direlako. Hala ere, gaiak jorratzeko era poetikoa erabili dut. Zentzu horretan, ironia bat bada, tratatua deitzea poesia bilduma bati.