Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial aterako zaizkio bidera Mirenen ahots zatikatuari: heriotza, dolua, maitasuna, espiritualtasuna, eromena, amatasuna, eta, batez ere eta denaren gainetik, laguntasun kontraerranezko bat. Hauxe da Txoperenaren hirugarren eleberria, eta oraingoan ahots eta forma berriz jantzirik dator, bere esentziari uko egin gabe.
Ay, ze istorio polita. Eta Maddi Aneren estiloa, ederra.
“Baina nola azaldu ez dela hori. Nola esplikatu ezin dudala idatzi. Ez dakidala zertaz. Blokeatuta nagoela. Naukazula. Ezin baitut zutaz idatzi bertzerik, baina ez dakit nola. Hau da zurekin egoteko nire modua.”
“Batzuetan bizitzak urruntzen gaitu, eta heriotzak elkartu. Ez da hain harrigarria ere.” ❤️🩹❤️🩹
3,5⭐ Uf, kosta zait bukatzea. Aspaldi euskeraz irakurri gabe, uste dut hori izan dela pisutsuena nire euskera maila irakurmena kontuan hartuz gero. Pertsonaiak asko gustatu zaizkit hori bai... uste dut udazkenean/ neguan irakurtzeko liburua dela! 😉
amatasuna, heriotza,maitasuna, nor garen, nora goazen, vamos, betiko gai PEC. maddi ameren eboluzioa ikusi dut 3 liburutan eta earra lana ke vols que digui. <3
Zaldia da dolua betetzerakoan beti ondoan duena. Gustoko dut nola dagoen idatzia. "Gustora hilko nintzateke mendian. Ez dakit gustora hiltzeko modurik baden. Mendian hilko nintzateke. Aukeran, ez nintzateke hilko. Gutik aukeratzen dute non eta noiz hil."
“Zahartzeak hori baitauka: gero eta hutsune gehiago ikusten dituzula bizi izandako tokietan, eta gazteagoek ez dituztela sumatu ere egiten. Beldurra ematen dit horrek: zu ere ahantziko ote zaituzten azkenean, zu oroitzeko gutako inor gelditzen ez denean” __________________
“Poztu niregatik familia inguruan eta lagun artean hiltzen banaiz. Hala suertatzen bada, sinetsi zinez, ongi atera zela, orduko hartan ez nuela nik galdu”