Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.
Liburu nahiko entretenitua, gustatzen zait nola Saizabirtoriak gizartearen ideiak islatzen dituen istorio (itxuraz, behintzaz) kontatuz, eta hori da, nire ustez, argitalpen honen arrakasta. Batzuetan geltokiko gizonaren monologoa trabatu egin zait, baina beste batzuetan barregura ematen zidan. Azpigaien arteko lotura gustatu zait ere, zer pentsa ematen dute modu azkar batean.
Arraro samarra da liburu hau, baina dena den gustatu zait, zapore ona utzi dit amaieran. Aldi berean mantentzen dituen bi narrazioen arteko lotura ez dut ia ikusi, baina bakoitzak bere aldetik bere mamia du: bataren istorioak interesa piztu dit, eta besteak berez ez du istoriorik jarraitzen, baina irakurtzeko atsegina egin zait. Ez dakit, gehien gustatu zaidana liburuaren "mood"-a izan da, lasaitasun sentsazioa eman dit (zati batzuk pixka bat agobianteak badira ere). Ez nuke bereziki gomendatuko.
Liburua nahiko astuna egin zait berritsuak hitz egiten zuen zatietan ( bamos q liburu ia guztia), ez nagoelako bere ideoekin batere ados eta horrek oso urduri jarri nau. Bestalde Giselek narratutako zatiak oso atseginak egin zaizkit.
Abortoaren aldeko eleberria 1976ean idatzita eta ez soilik hori, baizik eta garaian pil-pilean zeuden beste gaiei buruzko iritziak biltzen ditu bi planoen arteko jokoaren bidez.
3 izar nire irakurketagatik, 5 izar liburu amaieran dagoen Ibon Sarasolaren lehen edizioaren hitzaurreak ikustarazi dizkidan ñabardurengatik. Ez da nire estilokoa oso, baina motza izanik, merezi du.