Istorioa bakarra da eta lau pertsonaiaren ikuspegitik kontatzen da. Ondo orekatua dago alor hori, ez da nahaskorra egiten (atal bakoitzak pertsonaiaren izena eramateak ere laguntzen du). Ahots bakoitzak beste geruza bat ematen dio berez nahiko gogorra den gaiari. Barruak mugitzen ditu maiz, nahiz eta atsedenak ere ematen dizkion tramari, bereziki Kattaren irrupzioen bitartez. Zoritxarrez denok pasa gaitezke bertatik, pertsonaia bat edo beste izan gaitezke, eta prisma aniztasun hori ongi dago bestea ulertzeko-edo. Argi dago bizipenak oso pertsonalak direla, baina nago beldurrak, zalantzak eta bestelako mamu horiek nahikoa unibertsalak direla. Argi daukat liburura itzuliko naizela