"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.
Itxaso Martín Zapirain es periodista y doctora en Antropología. En 2016 publicó su tesis doctoral, "Locura, submemoria y silencios: las mujeres convertidas en vacíos como espejo de la sociedad y la moral contemporáneas", con la que ganó el premio Micaela Portilla Vitoria. Ha desarrollado la mayor parte de su carrera profesional en radio y televisión, y ahora trabaja en el laboratorio de nuevos formatos de EITB.
Verak bere modura biziraun zuen sikiatrikoan. Eta Martinari esan nahiko nioke berak ere lortuko duela. Ari dela. Eta jarraituko duela bere bidea egiten.
Izugarria da itzulpen hau. Nola liteke idazlearen ahotsa mantenduz kontaketari halako dirdira ateratzea? Ahotsari bolumana ematea?
13 urte pasa dira lehen aldiz eta euskaraz irakurri nuenetik eta beste sentsazio bat uzteko gai izan da lan hau. Ni beste bat naizelako. Ni berago. Ni Martinago.
Izan ere, isiltasun batzuk oihuka adierazi behar dira. Eromena ez delako aldatu, hura ulertzeko gure modua (agian) bai. Desberdin onartzen dugu tristura egun ala oraindik beldur gara genetikoa ote den? Hobe genuke irudikatzen genuen hura bilatzeari utzi eta errealitateari aurre eginen bagenio. Norberak bereari. Norberak bere moduan. Verak berean. Zuk zurean. Ez baitago zu izateko modu bakarra. Eta horixe da kontaketa gordin honen oparirik ederrena.
Nobela hau ta Puntobobo. Emakumeak eta loturak. Haria ez dadila eten. Mingarria ez bada bederen.
Vull fer una ressenya d'aquest llibre sense explicar gaire de què tracta.
Coneixem a la Martina, una noia que arran d'un episodi de la seva vida comença a presentar problemes emocionals que l'afecten en tots els aspectes de la seva vida. Així que, immersa en una vida que s'està enfonsant, decideix demanar ajuda.
A partir d'anar al psicòleg, recorda la figura de la seva besàvia, la Vera, una dona que va estar interna en un centre de salut mental (manicomi, tal com es deia abans) molts anys de la seva vida.
La Martina intenta averiguar si la Vera i ella tenen els mateixos símptomes que puguin definir un trastorn.
Els lectors acabem descobrint la història de la Vera, una vida que, malauradament, hauran viscut moltes dones antigament. Un passat en el que no s'indagava envers la salut mental i que ràpidament la solució passava per internar i aïllar.
M'ha agradat molt la lectura, però em fa la sensació que és un llibre que s'ha quedat a mitjes, ja que coneixem molt a la Martina al principi, però després et sents abandonada perquè no saps com avança el seu cas, així com altres misteris que es mencionen, però no acaben d'abordar-se.
Oso ondo islatzen du Veraren bizitza eta buru osasunaren estigma. Min ematen du hainbat eta hainbat emakumek halako egoera gogor bezain errealak bizi zituztela/dituztela pentsatze hutsak. Hausnarketara eraman dit eta barrena ere nahastu dit.
Baina beste iruzkin batzuk dioten moduan, istorioa amaitu gabe bezala geratu zait. Hasieran irekitzen den hariak nondik jarraitzen du? Zer gertatzen da orain Martinarekin? Zer gertatu zen familian? nola eragiten dio Martinari hori dena jakiteak?
Hasiera ona dauka liburu honek, baina badirudi hasiera besterik ez dela ona... Martinarekin hasten gara, bere arazoekin, Verara heldu arte. Ez nuen ulertzen zergatik zegoen bigarren pertsonan idatzita, ondoren ulertu dut baina ez dut uste sentsurik daukan ere, ez dudalako ondo ulertzen Martina eta Veraren arteko erlazio (familia direnez aparte). Ez dut ulertzen zergatik kontatzen diguten Veraren istorio osoa, ez da interesgarria eta oso geldoa... Ez dut gustoko ez jakitea noiz nagoen dialogo bat irakurtzen eta noiz ez, hain zaila da "-" erabiltzea? Eta azkenik, amaierak ez du sentsurik, "deus ex machina" de cajón. Veraren istorioak ez du amaierarik eta Martina ez du siquiera axola. Ez dakigu zer gertatzen zaion benetan Martinari, zergatik daukan Vera buruan, haien harteko zer ikusia... ezebez. Amaitu eta kitto. Ez galdu denborarik liburu hau irakurtzen, nik jada egin dudalako zugatik.