Hasieran apur bat kostatu zait hainbeste denbora saltoetara ohitzea, batez ere iheslariaren oroitzapenei dagokienez, iraganaren eta orainaldiaren arteko muga oso bat-batean pasatuz. Denborarekin jolaste hori narratzailearen perspektiba aldaketetan ere antzematen da: bigarren eta hirugarren pertsona, iragana eta oraina... Horrek eta ihesaldiarekin tartekatutako beste pasarte batzuk (haurrarena, komisariako galdeketarena, egunkarietako berriak) liburuaren egitura bereizgarria osatzen dute, istorioari ukitu berezia ematen diona.
Azken bi kapituluak bereziki onak iruditu zaizkit. Gainera, argitalpen honetan ageri diren hasierako eta amaierako oharrak ere nahiko interesgarriak dira, irakurketan sakontzeko lagungarriak.