José Luis Álvarez Enparantza, better known by his pseudonym Txillardegi, was a Basque linguist, politician and writer from Spain. He did not learn the Basque language until the age of 17, but came to be considered one of the most influential figures in Basque nationalism and culture in the second half of the 20th century. He was one of the of ETA.
Hasteko, esan beharra dut aurretik irakurri ditudan liburuek baino hiztegi zailagoa duela "Leturiaren egunkari ezkutua"k, eta ondorioz erritmo mantsoagoa duela iruditu zaidala. Gauzak horrela, hasieran eleberria jarraitzea kostatu zait, baina behin istorioan sartu eta idazteko modua "ulertuta" izugarri gustatu zait.
Presarik gabe irakurtzeko liburu interesgarria da, pentsamendu eta ideia filosofikoez osatua, eta laburra izanik, ez da batere astuna egiten.
Ondorioz, erabat gomendagarria iruditzen zait eleberri hau, eta Txillardegiren eleberri gehiago irakurtzeko gogoz geratzen naiz.
"Nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak" ditudala. -"Ezinezkoa delako batek ematea beste norbaitenaren zorion beharra." Bigarren edizioan Txillardegik aurresolasean narrazioko sinbolismoei buruz egindako azalpenek irakurketari nire kabuz aurkitu ezineko plano bat gehitu diote, eta lehendik kuttuna nuena handitu du. Hiztegia zoragarria da.