Jump to ratings and reviews
Rate this book

Nola heldu naiz ni honaino?

Rate this book
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

128 pages, Paperback

First published February 1, 2017

Loading...
Loading...

About the author

Kattalin Miner

5 books14 followers
Kattalin Miner Perez

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
29 (16%)
4 stars
69 (39%)
3 stars
56 (32%)
2 stars
16 (9%)
1 star
4 (2%)
Displaying 1 - 10 of 10 reviews
Profile Image for Inakortega.
11 reviews1 follower
March 25, 2026
Asko atsegin det, dexente identifikatua, baina ez dakit hori gauza ona den.....

Plus: nere koadrillaren esaldi erabilienetako bat, beraz, behintzat ez gaude bakarrik bizipen hauetan🫰🏼
Profile Image for Lector Nómada.
152 reviews
October 13, 2019
Aukerei buruzko hausnarketa arina, tentsio eta erakargarri askorik gabe.

"Pentsarazten zidan, kabroiki batzuetan, nire bizitza hain perfektu baina alternatiboaren atzean, ba ote nekien nik neuk nola heldu nintzen honaino, edo ez ote nintzen ari nire neurri eta mailara eraikitako arrainontzian bizirauten."
"Eta ikasi dugu gainera, bakoitzak bere buruaren jabe izan nahi badu behintzat, norberak uxatu behar duela lainoa, putz erabakigarria egin, behingoz eta urrun alde egin dezan."
Profile Image for Juncal Cepeda.
105 reviews2 followers
July 16, 2019
Heldutasun unea ez dakizu noiz iristen den, baina iristen da. Horretaz hitz egiten du liburu honek.
Protagonistak zenbait gauza aukeratu behar du, heldua delako, baina ez dago prest, edo ez du nahi horretarako izan. Zalantza lelo batzuk sortzen zaizkio eta, horregatik etengabe galdetzen dio bere buruari : Nola heldu naiz ni honaino? Edozeinek berdintsua pentsa dezake.

Profile Image for ainhoa.
10 reviews
January 23, 2024
tratatzen diren gaiak oso onak dira, eta momento askotan identifikatuta sentitu naiz

ordea, nire ustez pixkat arraro narratuta dago eta momentu batzuetan zaila izan da istorioa jarraitzea
Profile Image for Uxue Yuste.
15 reviews1 follower
March 31, 2026
"Horiek dira definitzen gaituzten heldulekuak. Gure puntu hauskor publikoak. Gure oskol autodefinituak. Askatu nahi ez ditugun ziurtasun antzeztuak. Gure segurtasun uhalak. Gure ahultasunak ezkutatzeko gai direla uste dugunak, eta, hain zuzen, ez dira besteen aurrean gure ahultasunak agerian uzten dituzten horiek besterik."
Profile Image for Iraultza.
205 reviews8 followers
June 11, 2025
abiapuntua ona da: heldutasuna, aukerak, erantzukizuna, derrigorrezko heterosexualitatea, norma... baina protagonista jasangaitza egin zait eta istorioa, orokorrean, nahiko aspergarria. Amaiera oso txarra eta Aneren kontua... erabat aurreikusten zen. Lastima.
11 reviews
February 21, 2023
Erraz irakurtzen den liburua.
Protagonista interesgarria, deskribapen eder eta ausnarketez betea.
Profile Image for Irati.
3 reviews
November 20, 2023
Hausnarketa konstantea. Protagonistaren buruan egotearen sentsazioa. Irakurketa arina hausnarketak gustatzen bazaizkizu.
Displaying 1 - 10 of 10 reviews