Jump to ratings and reviews
Rate this book

100 metro

Rate this book
Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.

97 pages, Kindle Edition

Published November 26, 2012

3 people are currently reading
44 people want to read

About the author

Ramon Saizarbitoria Zabaleta

6 books3 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
24 (29%)
4 stars
28 (34%)
3 stars
20 (24%)
2 stars
6 (7%)
1 star
3 (3%)
Displaying 1 - 7 of 7 reviews
Profile Image for Amaiur Estonba.
16 reviews
January 12, 2026
narrazioa oso nahasia da, ulertzen det ze izaera nahi zion eman istorioari baina iruditzen zait, batez ere duen luzeerarako, ez duela lortzen nahi zuen efektua. amaieran hasten zea ulertzen zer ari dan egiten idazlea baina aurretikan denbora guztian konfunditzen zaitu. nik irakurri dudan edizioan epilogoaren atalak laguntzen zaitu (batez ere ikusten nola danontzat dan iwal de confuso) ta horrekin apurbat gustorago geatzen zea.
orokorrean irakurketa ona da eta gainera arreta jarri behar duzu, baina sentsazio hori edukitzeak batzutan me ponia un poco nerviosa
Profile Image for eider.
7 reviews
April 19, 2025
Storyline gehiegi…Idazlearen bista ikusten dot ta potentziala badauka baina ez dago ondo eginda nire ustez. Hainbeste analepsigaz nahasten naz, batean sartu eta berehala beste denbora batera aldatzen da. Holan irakurri barri dodana ahazten jat. Eztakit, agian nire ulermen falta da erabat.
84 reviews1 follower
February 11, 2020
Mutil baten ihesa eta heriotza kontatzen digu historioak. Azken momentuetan, bere beldur, sentimendu eta oroitzapenak azaltzen zaizkio.
Profile Image for irraatti.
102 reviews16 followers
April 9, 2024
100 metrotan horren beste kabitzen da
Displaying 1 - 7 of 7 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.