29 ipuin labur (baita 1-2 orrialdeko labur-laburrak ere) jaso ditu Arantxa Iturbek. Oso gai eta molde ezberdinekoak dira (giza erlazioen ingurukoak asko, umorezkoak, absurduak,...); gehien gustatu zaizkidanen artean daude Sekretua, Terapia, Atea, Laguna, Telefonoa, Apustua... Beti gustatu izan zait Iturberen idazkera, duela hogeitaka urteko "Ezer baino lehen" eta "Lehenago zen berandu" haietatik. Oraingoan epelago laga naute ipuin hauek. Beharbada ez da bera, ni naiz.