Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa. Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.
Ez da liburu ona; ez istorioari zor zaionez, ez pertsonaiei zor zaionez, eta ezta ere idazkerari zor zaionez. Txarra ere ez da, inondik inora; halere, horrelako liburu gris eta lau honek –zentzu okerrenean– Elkar Argitaletxearen zigilua edukitzeak asko esateko du, eta, are okerrago, gaizki esateko, euskal nobela garaikidearen mailaren inguruan.
Este libro para comenzar en el género es muy interesante, pero eso, como introducción. Si ya has consumido obras de género detectivesco (ya sean novelas policiacas, series y/o películas), este libro se te hará demasiado predecible, aparte de que el final parece muy ambiguo y demasiado apresurado.
Por lo demás, está interesante, porque aunque el protagonista sea muy redondo y carezca casi de desarrollo, se le ve que es humano, qué comete errores y que hace lo que puede por solucionarlos.
Por lo demás, un poco meh, sobretodo al inicio, porque era un pelin flojo y apresurado también.