Jump to ratings and reviews
Rate this book

Hamaseigarrenean, aidanez

Rate this book
Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko, horixe da eleberriaren lehen perpausa. Martzelinaren bihozkada hori nagusitzen da hasiera-hasieratik; eta nobela zehazki ez dakigun gertakariaren inguruko informazioa antolatzen igaroko da. Baserri giroko trajedia bat da eleberri hau. Indarrean eta afanean oinarritzen den apostulari baten heriotza du gertaera nagusi. Pertsonaia desberdinen eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituz, emakume baten bakardade eta sofrimenduaren ikuspegi sakona eskaini du idazleak. Ikuspuntuaren erabilera erabakigarria gertatzen da. Bernardo Atxagaren Bi Anairekin batera hauxe da 80eko euskal nobelarik lortuena. Sotelo

139 pages, Paperback

First published January 1, 1983

16 people want to read

About the author

Anjel Lertxundi

82 books5 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
13 (25%)
4 stars
17 (33%)
3 stars
16 (31%)
2 stars
5 (9%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
36 reviews
August 25, 2025
Bi gai nagusi jorratzen ditu Anduk liburu honetan, batetik, Martzelinaren bakardadea herriko esamesek eta ahots anitzek agerian jartzen duten bezala. Bestalde, XX mende erdialdeko Euskal Herriko apustuekiko zaletasun neurrigabea irudiikatzen da bere senar Domingoren bitartez.Noiz iritsi gaitezke istorio bat den bezala ezagutzera? Zer da egia? Zer da garrantzizkoago egia edo besteek diotena? Eraiki al dezakegu errealitatea ikuspuntu ezberdinak itsatsita? Edo esperpento surrealista bat da emaitza? Jakin daiteke benetan errealitatea zein den?
Profile Image for Irune.
36 reviews
November 13, 2025
Hasieran ez zegoen txarto (nolabait Karmele Jaioren Musika Airean ekarri dit gogora) eta gustatu zait istorioa ikuspegi desberdinak erabiliz kontatzea, baina amaierak huts egin dit, ez dakit, gehiago espero nuen. Estiloari dagokionez, batzutan esaldiak korapilatsuegiak direla iruditu zait.
84 reviews8 followers
October 5, 2020
Interesgarria istorioa lotzeko daukan ahalmena. Oso oso ongi idatzia, hori bai. Oso espresio zuzenak, esaldi zailak erabat ongi moldatuak.
Profile Image for Iraultza.
200 reviews7 followers
April 24, 2021
Euskal diasporak literaturan munduan zehar galdutako euskaldunen itzuleraren harrera jorratzen du... baina euskalduna beste herriko emakumea izango balitz, zein harrera egingo lioke herriak?
Displaying 1 - 4 of 4 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.