Jump to ratings and reviews
Rate this book

Tangerko ametsak

Rate this book
Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.Tangerko ametsak (Erein argitaletxea, Uzta Gorria bilduma) nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, Jon Arretxe idazleak toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.

121 pages, Kindle Edition

Published October 15, 2014

About the author

Jon Arretxe

38 books26 followers
Cursó estudios de Educación Física y de Filología Vasca, campo en el que se doctoró, además de formarse en piano y canto en conservatorios de Bilbao y Vitoria.

Arretxe ha desarrollado la mayor parte de su carrera en lengua vasca, siendo traducido de manera habitual al castellano. Inició su carrera literaria a principios de los años noventa, actividad que combina con conferencias y actividades musicales.

Además, Arretxe es un apasionado viajero, afición que ha plasmado en varios libros. También ha realizado incursiones dentro del territorio de la novela negra, de entre las que habría que destacar títulos como Sueños de Tánger.

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
1 (16%)
4 stars
3 (50%)
3 stars
2 (33%)
2 stars
0 (0%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 of 1 review
Profile Image for María 🦋.
6 reviews
July 3, 2023
Liburu on bat izan arren, batzutan iruditu zait istorioa ez dela nahiko ondo kontatu; agian momentu arraroak eta ezbeharrak azaldu dira, azkarregi kontatu da gertakariren bat...
Horrenbeste, amaiera nahiko nahasturik uzten zaituela uste dut, ez baita oso ondo ulertzen...

Hala ere, amaiera "plot twist" ugari ditu, horiek onak baitira; ikaragarriak dira irakurlearentzat.
Displaying 1 of 1 review

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.