Iratin dabiltzala, eztabaidan hasi dira Ana eta Oskar, neskak deskubritu baitu mutilak harremanak dituela beste gizonezko batekin. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzia duten lekura itzultzen da; Ana, berriz, ez da inondik ere agertzen. Foru Polizia hasiko da desagertzea ikertzen, baita Oskar bere kasa ere, hilketa baten errudun egingo duten beldurrez. Egunek aurrera egin ahala, pertsonaiak gero eta katramilatuago aurkituko dira, hainbat hari-mutur dituen matazan: jelosia, diru-interes ilunak, iraganeko gertakari are ilunagoak.
Es el primer libro de euskera que he podido leer con mediana fluidez y que realmente era una novela fluida (respecto a las que he podido leer con mi bajo nivel de conocimiento del idioma).
Hasteko, euskara ez da nire lehen hitzkuntza, baina saiatzen naiz gehiago irakurtzen. Istorioa interesgarria da, baina, irakurri behar izan nuen azken atala, harrituta geratu nintzen. Ez nuen amaiera espero.
Liburu irakurterraza, hasieratik istorian murgildu eta bukaera arte irakurtzen mantentzen zaituena. Istorio interesgarri baten bila bazabiltza, Ladron Aranaren liburu hau aukera paregabea da.
hasiera pixkat aspergarria eta gogorra egin zait, ez nekien nola engantxe pixkat hartu liburuari, baino lortu egin det beste aldetik, bukaerakoa ez nuen ezer espero, hitzik gabe utzi dit liburuk
Nire ustez liburu on bat da. Hasikerie igual apurbet lentue baie gero apurtzubet gehidxau sartukeran istoridxen interesantiau topa doy. Amaieriek harritsute itzi nau, ez zandoten espero hori jajaja. Orokorrien nahiko ondo liburue eta gomendatu egingo lekidot.