Jump to ratings and reviews
Rate this book

Rosa itzuli da

Rate this book
2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduek zeharkatzen dutena.
Amodio istorioak ere badaude, ageri-agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle, luzaroan ahaztuko ez duzuna.

153 pages, Kindle Edition

12 people want to read

About the author

Pako Aristi

47 books2 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
3 (16%)
4 stars
7 (38%)
3 stars
7 (38%)
2 stars
1 (5%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 of 1 review
Profile Image for Jon Iraola.
35 reviews3 followers
October 28, 2020
25 urtez kartzelan pasa ondoren, Parot doktrina baliogabetuta itzuli da Rosa berriro ere herrira. 70. hamarkadaren amaieran utzi zuen EH-a erabat aldatuta topatuko du. Komandoko bizitza, hausnarketa ideologikoak, alzehimerrak gaixotutako ama, bere miresle izan den Imanolekiko duen harremana eta eguneroko bizitzara itzultzea kontatzen digu nobelak. Zer zentzu du bizitzak? Damutzen al da hartutako bideaz? Merezi izan al du?
Displaying 1 of 1 review

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.