Jump to ratings and reviews
Rate this book

Deklaratzekorik ez

Rate this book
Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.
Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.
Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

302 pages, Paperback

Published March 1, 2019

46 people want to read

About the author

Beñat Sarasola

5 books14 followers
Beñat Sarasola idazle eta ikertzailea da. Bartzelonako Unibertsitatean Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da.

Bi poema liburu ditu argitaratuak: "Kaxa huts bat" (Susa, 2007) eta "Alea" (Susa, 2009). "Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi" saiakera liburua argitaratu zuen 2015ean (Labayru) Santiago Onaindia bekari esker.

"Deklaratzekorik ez" nobela 2019an argitaratu zuen Susa argitaletxeak. 2023an espainierara itzuli zen: "Nada que declarar" (Alberdania). Bere azkeneko nobela "Coca-Cola bat zurekin" da, 2024ko irailean argitaratua.

Philip Roth-en "Nemesis" nobela itzuli du eta Munduko Poesia Kaierak (Susa) bildumaren editore izan da.

Art OMI idazle erresidentziako kide izan da (2023).

---

Beñat Sarasola is a writer and researcher. He holds a Ph.D. in Literary Theory and Comparative Literature from the University of Barcelona and is currently a professor and researcher at the University of the Basque Country.

He has published two books of poems: "Kaxa huts bat" (Susa, 2007) and "Alea" (Susa, 2009). He published the essay "Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi" (Labayru, 2015), thanks to the Santiago Onaindia grant.

He published the novel "Deklaratzekorik ez" in 2019 by Susa publishing house. 2023, it was translated into Spanish: "Nada que declarar (Alberdania). His last novel is "Coca-Cola bat zurekin" published in September 2024.

He translated Philip Roth's novel "Nemesis" into Basque and has been the editor of the Munduko Poesia Kaierak (Susa) collection.

He was a fellow at Art OMI in New York.


Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
8 (16%)
4 stars
24 (48%)
3 stars
9 (18%)
2 stars
8 (16%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
Profile Image for arkaitz.
36 reviews7 followers
February 6, 2025
joeeee amaitxu det halako baten. ezta inolaz ere liburu txarra baino uste nun trama beste gauza baten inguruan zala (100% nere kulpa), ta gainea irakurtzeko gogo askoik gabeko sasoi baten harrapau nau.
estilua izan da gehien gustau zaitena, oso ahozkua, dinamikua ta freskua. nahiko ezohikua euskeraz, baino pila bat eskertzen da. sarasola oso idazle ona dala iruditze zait.
kontua da oso liburu densua dala; oso deskribapen luziak iten ditu, asko desbiatzen da momentuan gertatzen danetik, eta batzutan liburuakin beakin zerikusirik eztakaten gauzen inguruan aritzen da. trama bea ere oso motel dua ta egia esan ezta aparteko ezerre gertatzen liburuan; eztizu interesik pizten ta zaila da benetan engantxatzia.
beste momentuen baten irakurri izan banu igual gehio gustau izango litzaidake, baino zapore pixkat gazi-gozua laga dia.
Profile Image for Aritz.
20 reviews1 follower
April 13, 2023
Zapalkuntzan oinarritutako gizarte batean, harreman guztiak gatazkek eta errepresioak baldintzatzen dituzte; mundu guztiak badu zerbait deklaratzeko.

“Deklaratzekorik ez” eleberrian, protagonistak iraganetik ihes egin ezin duen orainaldia bizi du.
Displaying 1 - 4 of 4 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.