Jump to ratings and reviews
Rate this book

Umeek gezurra esaten dutenetik

Rate this book
Umeek gezurra esaten dutenetik leitzeko jarraibide batzuk. 1) Bilatu leku eroso bat irakurtzeko: besaulkia, ohea, belardi bukoliko bat. Edo ez: leku aldrebes batek balio diezazuke ere bai. Berdin-berdin sentiaraziko baitzaituzte deseroso liburu honetako orrialdeek. 2) Irakur ezazu egunean ipuin bat; bi, askoz jota. Hortik aurrera ardura zurea da soilik. 3) Kontuan har ezazu Uxue Apaolaza egile gaztea eta euskalduna dela, baina, hala ere, eta gezurra irudi dezakeen arren, ez duela literatura buenistarik egiten. Ez ezazu apalategian ipini Isabel Allenderen edo Paulo Coelhoren liburuen ondoan; ez ezazu irakurri, nik zer dakit, U2ren edo Mikel Urdangarinen azkeneko CDa entzun bitartean. 4) Jakizu Uxue Apaolazaren zakilak loditu egiten direla, ez tentetu edo gogortu, euskal literaturan ohikoa den bezala; horretan pixka bat pentsatuz gero konturatuko zara ñabardura ez dela hutsala. Eta litekeena dela hemendik aurrera ikusi, ukitu edota imajinatuko dituzun zakil guztiek tentetzeari edo gogortzeari utziko diotela, loditzen hasteko. Etengabe, koipetsuki. 5) Ez egin jaramonik jarraibide hauei: hauxe da hutsik gabe bete behar duzun erregela bakarra. Liburu batek, are gutxiago ipuin liburu batek, ez du instrukzioen beharrik. Liburu onez ari naiz, noski: axola duten liburuez. Hau bezalakoez. 6) Baina gogora ezazu liburu hau itxi eta mundu errealaren goxotasunera atzera itzultzeko esperantza galdu behar duzula: irakurri berri duzun azkeneko ipuinaren azkeneko lerrotik bista altxatu bezain laster konturatuko zara liburuko mundu berean jarraitzen duzula. Eta, okerragoa dena, bertan bizi zinela lehenago ere, Uxue Apaolazak zuretzat desestali aurretik.

96 pages, Paperback

Published November 22, 2005

24 people want to read

About the author

Uxue Apaolaza

6 books2 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
4 (18%)
4 stars
11 (50%)
3 stars
5 (22%)
2 stars
2 (9%)
1 star
0 (0%)
Displaying 1 - 3 of 3 reviews
Profile Image for amaiaerak.
109 reviews5 followers
October 9, 2025
Askotariko ahotsak ditugu ipuin liburu honen erdigunean, ezohikoak, edo hobeto esanda, entzun ohi ez direnak. Ezkutatzen ditugunak. Umeek gezurra esaten dutenetik obran goxotasunetik urruntzen gaitu Apaolazak, zehazki, itxurazko goxotasunetik. Errealtzat dugun errealitatea kolokan jartzen baitu, 'normaltasuna' salatuz eta barrenean daramatzagun deabruei aurre egitera behartuz. Hori dela eta, deserosotasuna dugu irakurkide tonu gordinez eta zorroztasunez eraikitako 18 ipuin hauetan.

«Ni erantzun hark kezkatu egin ninduen (kezkatu noski, zakila inork baino azkarrago loditzen dizun ezezagun superfizialki normala baino interesgarriago batek kezka zaitzakeen neurrian; gutxi arrazionalki eta parentesitik kanpo, baina obsesiboki parentesi barruan)».


Askotariko ahotsak dira ere, liburuan zehar narratzailea bera, denbora-mota zein ipuinen egitura aldatzen doazelako. Hau da, ipuinak kontatzerako orduan ere ikuspegi eta estilo ezberdinak aukeratu dituelako idazleak. Horrela, irakurlea toki ezberdinetan kokatzen du eta ez dio beti leku beretik hurbiltzen uzten.

«Erori dira beste hainbat sinesmen, nik heldutasunarekin lotzen dudan des-sinestea, emakumea naizela adibidez, edo norbait badela alegia».


«Gasteiz udaberrian polen malutaz betetzen da, behetik gora ikusten ditugu leihotik. Behetik gora, pisu gutxi dute, grabitateak agintzen baitu, adibidez, norbaitek bere burua botako balu atzeko patioko balkoiren batetik, goitik behera joan behar duela, ez behetik gora».


«Ez zaizu bolantea jiratzeko arrazoirik bururatu. Jiratu egin duzu hala ere; errazagoa baita jiratzea ez jiratzea baino. Oraindik beldurraren abantaila du bizitzak».
7 reviews2 followers
September 17, 2023
Oso originala iruditu zitzaida bere idazteko modua (duela urte batzuk irakurri nuen eta liburua jadanik ez daukat etxean; pixka bat ahaztuta daukat, ipuintxo batzuk dira eta badakit hainbat oso ona iruditu zitzaidala, baina ezin esan zeintzuk). Berriz irakurriko dut noizbaiten.
Profile Image for Iraultza.
200 reviews7 followers
January 18, 2021
Izugarri gustatzen zait Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza eta Katixa Agirreren idazkera zuzena eta bortitza.
Displaying 1 - 3 of 3 reviews

Can't find what you're looking for?

Get help and learn more about the design.