What do you think?


Joemak eta polasak
Jolas egiteko poema-liburu ilustratua
Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko
Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko
72 pages, Unknown Binding
Published January 1, 2019
Ratings & Reviews
Friends & Following
Create a free account to discover what your friends think of this book!
Community Reviews
Displaying 1 - 4 of 4 reviews
May 18, 2023
Liburu benetan interesgarria, originala eta berezia. Poesiaren munduan sartzeko ezin hobea, baina edonorentzako gomendagarria. Irakurterraza da, horregatik oso egokia da irakurle gazteagoekin irakurtzeko, haien gaitasunetara egokitutako hizkuntza erabiltzen baitu. Oso entretenigarria da, umorearekin jolasten du hainbat poemetan eta beste askotan hitzak idazteko moduarekin, letren tamaina, norantza, kokapena... baliabide bezala erabiliz. Poesiari buruzko gogoeta anitz aurki ditzazkegu, hausnartzera eramango gaituztenak eta liburuari sakontasuna ematen diotenak. Poemen artean ilustrazio eder batzuk aurki ditzazkegu, poemak ulertzen laguntzen dutenak. Itxurazko sinpletasun horren atzean gordetzen diren detaile guztiak bilatzea erronka atsegina da. Benetan gomendagarria, gazte eta helduek gozatzeko modukoa.
May 4, 2023
Liburu interesgarria iruditu zaigu, umorearekin jokatzen baitu behin baino gehiagotan, eta bestetan, gogoetak egitera bideratzen gaituzte poemek. Hitzekin egiten dituen nolabaiteko jolasak erakargarriak iruditu zaizkigu, hitz osatugabeak, letren tamainarekin jokatzeak, letra etsanaz edo negritaz egoteak, esaldiak alderantziz adierazteak, …. irakurlea irakurketa begirada zorrotz batez egiteko bultzatzen du. “Kontrako norabidean” deituriko poeman adibidez. Nahiz eta liburua haur eta gazte literaturaren barnean sartu, helduok hau irakurtzeaz gozatu dezakegu, irakurketa arina da. Gainera, seme-alabekin poemak eta irakurketa lantzeko oso aproposa da, hainbat irakurri daitezke segituan nekerik hartu gabe.
May 4, 2023
Joemak eta polasak liburua asko gustatu zaigu. Poemetan agertzen diren ilustrazioak harreman zuzena daukatela ikusi dugu bertan agertzen diren poemekin. Poemen estetika aldakorra da, adibidez, letra xeheak eta letra larriak hitz berean nahasturik agertzen dira, baita ere, poemen estrofak ez dira linealak, hau da, estrofa batean bi hitz egon daitezke eta hurrengoan aldiz zazpi. Horrek, poemari jokoa ematen diola pentsatzen dugu eta oso erakargarria egiten du irakurketa.
This entire review has been hidden because of spoilers.
May 4, 2023
Oso gomendagarria da haurrekin lan egiteko, etengabe ari da hitzekin jolasean eta modu dibertigarria izan daiteke gai ezberdinekin lan egiteko.
Displaying 1 - 4 of 4 reviews

