Jump to ratings and reviews
Rate this book

Egunero hasten delako

Rate this book
Egunero hasten delako nobela 1969an argitaratu zenetik berrogeita hamar urte bete dira. Orduz geroztik, edizio ugari izan ditu. Edizio horien guztien azalak jatorrizkoa oinarri zuen aldaera bat izan dira. Irakurleak esku artean duenak urte haren oroigarri izan nahi du, kultur molde bat bultzatu zutenen oroigarri, disziplinartekotasunaren, sasoiko lankidetza eta ekintzailetzaren omen. Horregatik, jatorrizko azala berreskuratu dugu, Alberto Corazónek egin zuena. Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken urteetan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.

184 pages, Paperback

First published November 14, 2011

Loading...
Loading...

About the author

Ramon Saizarbitoria Zabaleta

4 books3 followers

Ratings & Reviews

What do you think?
Rate this book

Friends & Following

Create a free account to discover what your friends think of this book!

Community Reviews

5 stars
15 (18%)
4 stars
23 (29%)
3 stars
26 (32%)
2 stars
10 (12%)
1 star
5 (6%)
Displaying 1 - 7 of 7 reviews
Profile Image for Ines.
135 reviews
June 6, 2021
Liburu nahiko entretenitua, gustatzen zait nola Saizabirtoriak gizartearen ideiak islatzen dituen istorio (itxuraz, behintzaz) kontatuz, eta hori da, nire ustez, argitalpen honen arrakasta. Batzuetan geltokiko gizonaren monologoa trabatu egin zait, baina beste batzuetan barregura ematen zidan. Azpigaien arteko lotura gustatu zait ere, zer pentsa ematen dute modu azkar batean.
154 reviews1 follower
March 28, 2023
Arraro samarra da liburu hau, baina dena den gustatu zait, zapore ona utzi dit amaieran. Aldi berean mantentzen dituen bi narrazioen arteko lotura ez dut ia ikusi, baina bakoitzak bere aldetik bere mamia du: bataren istorioak interesa piztu dit, eta besteak berez ez du istoriorik jarraitzen, baina irakurtzeko atsegina egin zait. Ez dakit, gehien gustatu zaidana liburuaren "mood"-a izan da, lasaitasun sentsazioa eman dit (zati batzuk pixka bat agobianteak badira ere). Ez nuke bereziki gomendatuko.
Profile Image for Junecasares.
15 reviews
January 11, 2020
Liburua nahiko astuna egin zait berritsuak hitz egiten zuen zatietan ( bamos q liburu ia guztia), ez nagoelako bere ideoekin batere ados eta horrek oso urduri jarri nau. Bestalde Giselek narratutako zatiak oso atseginak egin zaizkit.
Profile Image for Iraultza.
205 reviews8 followers
July 13, 2021
Abortoaren aldeko eleberria 1976ean idatzita eta ez soilik hori, baizik eta garaian pil-pilean zeuden beste gaiei buruzko iritziak biltzen ditu bi planoen arteko jokoaren bidez.
Profile Image for Kontrolpian.
17 reviews4 followers
August 2, 2021
3 izar nire irakurketagatik, 5 izar liburu amaieran dagoen Ibon Sarasolaren lehen edizioaren hitzaurreak ikustarazi dizkidan ñabardurengatik.
Ez da nire estilokoa oso, baina motza izanik, merezi du.
Displaying 1 - 7 of 7 reviews