Aitari zerbait entzun, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak burutatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pensamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.
Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Gurzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.
" ... eta pentsatu du bizitzen baino denbora gehiago ez ote dugun pasatzen oroitzen, edo etorkizunerako planak egiten. Jakin gabe oraina bizi ote dugun iraganeko aurreikuspenak betetzeko soilik edota etorkizunean zer kontatu izateko."
3,5/5. Istorio polit eta entretenigarria. Irakurterraza. Faltan sumatu dut bai amatxiren eta baita Marieren bizitzan ere gehiago sakontzea. Aitaren istorioa ere airean geratu da... Hala ere, gustatu zait eta irakurtzea gomendatuko nuke.
Aix, ze polita. Asko disfrutatu dut, oso laburra egin zait eta idazleak oso modu egokian uztartu ditu bi protagonisten bizipenak. Gainera, hain erraza ez den zerbait lortu du: protagonisten sentimenduak nireak balira bezala sentitzea. Oso liburu gomendagarria.
Euskaraz irakurtzeko gogoa nuen, eta liburu honekin asmatu dut. Istorio polita eta kuttuna, bi momentu eta bi pertsonai desberdinen istorioa kontatzen du. Gainera, eleberri arina.